REAS
REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea, 1997an sortu zen, eta ekonomia solidarioa garatu nahi du, ekonomia bere alderdi guztietan (ekoizpena, finantzaketa, merkataritza eta kontsumoa) bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura dagoen bitarteko gisa -eta ez amaiera gisa – aldarrikatzen duen ikuspegi eta praktika gisa ulertuta.
Sarea, mugimendu ekonomiko, sozial eta politiko baten parte da, eta egungo sistema sozioekonomiko lokala eta globala eraldatzen laguntzen du, ekimen ekonomiko alternatiboak bultzatuz.
Horretarako, lankidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioa, elkarrizketa sozial eta instituzionala eta beste erakunde eta plataforma batzuekin sare-lana garatzen ditu. Era berean, ekimenak eta tresnak bultzatzen ditu merkatu sozial alternatibo bat hazteko, ikuspegi feministatik erakunde bizigarriak eraikitzeko, auditoria sozial propioa ezartzeko, politika publiko eraldatzaileak sustatzeko edo ekintzailetza sozial eta kooperatiborako zerbitzuak garatzeko.
REASek argitaratu dituen publikazioen artean azken urteetan komikigintzak garrantzia berezia izan du, Amaia Ballesteros irudigilearekin lankidetzan.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 10 URRIA | Labirintoa | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS / ALBOAN | Ana Serna / Marta Gómez / Paula Iglesias (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Belaxe, Koop. Elk. | 2020ko urria |
2020 02 OTSAILA | Kanpoaldean | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS | Ana Serna (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Itziar Orbegozo | 2020ko Otsaila |
2015 10 URRIA | Oletakorta | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS/ALBOAN | Amaia Ballesteros | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Labayru Fundazioa | 2015 urria |