Angel Rekalde
37.29.151.67 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 22:50, 9 uztaila 2022
Angel Rekalde 1957 urtean Tolosan jaiotako idazlea da eta Nabarraldeko lehendakaria; elkarte honek argitaratutako bi komikiren gidoilaria da.
Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua eta Kazetaritzan doktore. 1990an argitaratu zuen, 'Herrera, prisión de guerra' liburua, 1992 urtean 'Dorregarai la casa torre' eleberria idatzi zuen, ondoren etorri ziren 'Mugalaris', 'Memorias del mañana'... Gartzela, drogak eta komunikabidei buruzko azterlanak ere egin ditu.
2016 urtean 'Eneko Aritza. Lehen errege baskoia' komikia argitaratu zuen Nabarraldek, Angel Rekalderen gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin.
2020ean Angel Rekaldek esperientzia errepikatu zuen 'Foixeko Katalina' komikiarekin, honakoan Ainara Azpiazu "Axpi"ren marrazkiekin.
2022an 'Amaiur: gaztelu baltza' komikia sortu zuen Amaia Ballesteros irudigilearekin elkarlanean.
KOMIKI GIDOILARI
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 06 EKAINA | Amaiur: gaztelu baltza | Nabarralde / Sabino Arana Fundazioa | Angel Rekalde | Amaia Ballesteros | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2021, gazteleraz aldiberean |
2020 ABENDUA | Foixeko Katalina | Nabarralde | Angel Rekalde | Ainara Azpiazu Axpi | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2020 12 ABENDUA |
2016 | Eneko Aritza. Lehen errege baskoia | Nabarralde | Angel Rekalde | Joseba Larratxe Josevisky | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | Miren Mindegia | 2016 11 azaroa |