Arnaud Plumeri

komikipediatik
46.222.7.222 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Arnaud Plumeri 1975 urtean Frantziar Estatuko Valenciennes hirian jaiotako komiki gidoilaria da. Bamboo Édition argitaletxean Doki-Doki manga zigiluaren zuzendaria da....)(r)en berrikusketa, ordua: 18:12, 11 uztaila 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Arnaud Plumeri 1975 urtean Frantziar Estatuko Valenciennes hirian jaiotako komiki gidoilaria da. Bamboo Édition argitaletxean Doki-Doki manga zigiluaren zuzendaria da.


Komikizale bezala, www.BDvoreur.com webgunean jaso zituen komikigintzaren bere ale preziatuenei buruzko iruzkinak.

.2003an ordurarte lanbide izan zuen marketing zuzendaritza arloa utzita Bamboo Édition argitaletxean hasi zen lanean zeregin anitzetan. 2006ean Doki-Doki manga zigiluaz arduratu zen eta Sylvain Chollet-ekin batera, baina 2016 urtetik aurrera Arnaud Plumeri izan da zuzendari bakarra.


Komiki gidoigintzan ere aritu da, adibidez 2005 urtetik aurrera 'Les Commerciaux' sailean (Boitelle irudigilearekin), 'Drôles de Pin-up' (Herval eta Erroc irudigileekin) eta Cazenove gidoigilearekin batera 'Basket Dunk' saila (Mauricet-en marrazkiekin).

2010-2019 urteen artean 'Bloz' irudigilearekin 'Les Dinosaures en BD' saila sortu zuen: 2022 urtean ekarri zuen euskarara komiki hau Harriet Edicionesek.