Nafarroako komikiaren Azoka

komikipediatik
82.130.212.2 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: {|class="wikitable sortable" width=100% |- align=left |center|thumb|200px|link=https://mangamore.eus/ |XIII. Nafarroako komikiar...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:52, 9 abuztua 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Nafarroa komikia 2022.jpg
XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.

Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.

* WEBGUNEA: Oraindik eguneratu gabe * FACEBOOK * INSTAGRAM

Kartela Ibizako Anabel Colazok sortu du, eta irailaren 8an solasaldi batean parte hartuko du.

Javier de Isusik erakusketa bat izango du Civivox Condestablen 'La Divina Comedia de Oscar Wilde' eta beste komikietako originalekin osatuta Civivox Condestablen: irailaren 16ean komikiak sinatuko ditu eta 17an ' Dibujar la Historia dibujando historias' solasaldian parte hartuko du.

Autore anitzek sortutako Alcatraz komikiari buruzko erakusketa egingo da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan erakusketa bat eta bi jarduera garatuko dira, eta unibertsitate pribatuan https://www.unav.edu/web/cursos-de-verano/relatar-con-vinetas-historia-literatura-comic udako ikastaroetako bat 3 egunez komikigintza eta historia lotuko ditu, irailaren 15etik 17ra (Ostegun eta ostiralean arratsaldez, larunbatean goizez)

Komikigile hauek hartuko dute parte: Agustín Ferrer, Mikel Santos 'Belatz', Idoia Iribertegui, Félix Valero, Irati Fernández Gabarain, Javier de Isusi... Unibertsitateko adituak, hezkuntza arlokoak...

Lizarra jardueretarako batzuk Fray Diego kulturetxean eta Karlismoaren Museoan egingo dira, eta Azagran erakusketa bat eta jarduera bat antolatu dira.

Esan bezala, Azokaren antolatzailea komikigile eta komikizaleak biltzen dituen Tiza elkartea da. Laguntzaileak: Geltoki, 'El Mono' eta 'Faktoría' aldizkariak, Estudios Pigmento eta Discoverbricks. Hainbat erakunde eta enpresen dirulaguntza ere izaten dute.