Nafarroako komikiaren Azoka

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Nafarroa komikia 2022.jpg
XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.

Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.

* WEBGUNEA * FACEBOOK * INSTAGRAM

XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.

Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.


2022 urtean 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, Egitarau orokorraren baitan euskal komikiarekin eta euskarazko komikigintzarekin harremana dutenak hauek dira:
  • Irailak 3 larunbata, Iruñean 11:30ean MONE SAKIHARA-rekin Marrazketa digitaleko masterclass saioa

16 urtetik aurrera. Sarrera doan, edukiera bete arte. Iruñea/Civivox Condestable

  • Irailak 16 ostirala, Iruñean 18:00etan JAVIER DE ISUSI-rekin komikien sinatze saioa Ménades liburu-dendan 18:00
  • Irailak 17 larunbata, Iruñean 12:00etan JAVIER DE ISUSI-ren ponentzia ‘Dibujar la Historia dibujando historias’. Civivox Condestablen.
  • Irailak 21 asteazkena, Iruñean 19:00etan EGILEA ETA HAREN ESKUBIDEAK Mahai-ingurua: Mar ‘Malota’, Joseba Beramendi ‘Exprai’ eta Conchi Cagide (Intangia elkartea)

Moderatzailea: Kike Infame. Antolatzailea: Euskal Irudigileak. Civivox Condestable.

* Irailak 22 osteguna, Iruñean 18:00etan PATXI HUARTE ‘ZALDIEROA’-rekin komikien sinatze saioa TBO liburu-dendan  eta 20:0etan jendaurreko elkarrizketa (euskaraz) Iruñea/Civivox Condestable./20:00
  • Irailak 23 ostirala, Lizarran 18:00etan JOSUNE URRUTIA-rekin komikien sinatze saioa (Dragón Cómics) eta 19:30ean jendaurreko elkarrizketa Fray Diego Kultur-etxean
  • Irailak 24 Larunbata, Iruñean,11:00-13:00 Haur/gazteentzako tailerra HORRELA IKUKUSTEN DUT NIRE BURUA Josune Urrutiarekinekin: marrazkiaren bidez nork bere buruari begiratzeko taillerra, 8 urtetik aurrera. Plaza mugatuak. Izena emateko: tizacomic@gmail.com . Civivox Condestablen.
  • Irailak 28 asteazkena, Iruñean, 20:00 JUAN ETA PEDRO OSÉS “Marko a la búsqueda del tiempo” liburuaren aurkezpena Civivox Condestablen.
  • Irailak 29 osteguna, Iruñea, 20:00 ERNESTO MURILLO ‘SIMONIDES’ ETA JAVIER MURILLO ‘MATXAS’-ekin jendaurreko elkarrizketa Civivox Condestablen.
* Irailak 30 ostirala, Iruñea, 19:00 JAVIER MINA ETA PEDRO OSÉS-ekin “Non gogoa...” albumaren sinatze saioa Katakrak liburu-dendan eta 20:00etan “Non gogoa...” albumaren aurkezpena Civivox Condestablen

URRIAK 1 LARUNBATA KOMIKITOKI - BIGARREN ESKUKO AUTOEDIZIO ETA KOMIKI AZOKA Salmenta-postuak, collage-tailerra, dj-ak eta kontzertua Geltoki (autobus geltoki zaharra)

ERAKUSKETAK


Nafarroako Unibertsitate Publikoan erakusketa bat eta bi jarduera garatuko dira, eta unibertsitate pribatuan udako ikastaroetako bat 3 egunez komikigintza eta historia lotuko ditu, irailaren 15etik 17ra (Ostegun eta ostiralean arratsaldez, larunbatean goizez)

Ikastaroko saioetan komikigile hauek hartuko dute parte: Agustín Ferrer, Mikel Santos 'Belatz', Idoia Iribertegui, Félix Valero, Irati Fernández Gabarain, Javier de Isusi... Eta hauekin batera Unibertsitateko adituak, hezkuntza arlokoak... arituko dira.

Lizarran jardueretarako batzuk Fray Diego kulturetxean eta Karlismoaren Museoan egingo dira, eta Azagran erakusketa bat eta jarduera bat antolatu dira.

Zart! doako komiki antologiaren laugarren zenbakia argitaratu da aurtengo edizioan: istorio gehienak gazteleraz izango dira, 'Itzala' izango da gai bateratzailea eta 22 artisten ekarpenak ditu. Liburukiaren azala Adam Kozinskik egin du, aitzinsolasa Elisa McCausland-ek idatzi du eta hauek dira parte hartu duten egileak(euskal herriarekin lotutakoak beltzez): Manuel Aliaga “Txapas”, Jordi Baeza, Sergio Biurrun, Yanira Calvo, Charlie Christensen, Anabel Colazo, Jon Gabilondo, Pol Guillén, Mónica Logar, MALMÖ, Laura Mateo, Mattin, Amaia Merino, Leire Olkotz, Marta Oroz, Concha Pasamar, Mónica Revenga, Félix Valero, Encarna Revuelta, Carlos Azagra,


* EGITARAU OSOA WEBGUNEAN: erakusketan kokalekuak, sinatze txandak eta solasaldiak... * FACEBOOK * INSTAGRAM

TIZA ELKARTEA

Esan bezala, Azokaren antolatzailea komikigile eta komikizaleak biltzen dituen Tiza elkartea da.

2009 urtean sortu zen Nafarroan komikigintza sustzeko asmoz eta bere jarduera nagusia Nafarroako Komikiaren Azoka jardunaldiak dira.

Irudigile hauek izan dira, besteren artean, irudigile hauek: Pedro Osés, Mikel Santos "Belatz", Idoia Iribertegi, Jorge Esteban, Nicolás Aznárez.. eta Azoka antolatzeko arduradunen artean, besteren artean, Jorge Esteban, Ruperto Mendiry, Christian Rodríguez, Alberto Rodríguez Andrés, Javier Pérez de Zabalza Vidaurre...

Azokaren inguruan sortutako argitalpenen artean nagusiki gaztelerazko komikiekin osatutako Zart! bildumaren 3 ale (2019,2020,2021) eta Javier Minak eta Pedro Osések 1984 urtean sortutako 'Los apaches de Paris' komikiaren erakusketaren harira.'150 años de la comuna de París' sortutako fanzinea daude. Doan banatu zien eta Online eskuragarri daude.


Azokaren Laguntzaileak besteren artean 'El Mono' eta 'Faktoría' aldizkariak, Geltoki... Hainbat erakunde eta enpresen partaidetza eta dirulaguntza ere izaten dute.