Black is Beltza II: Ainhoa
31.221.128.18 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 06:41, 4 urria 2022
DATA | 2022 Urria (aldiberean katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books-ek) |
---|---|
IZENBURUA | BLACK IS BELTZA II: AINHOA |
ARGITARATZAILEA | Talka / Elkar |
GIDOIA | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Isa Campo |
MARRAZKIAK | Susanna Martín |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara (edizio eleanitza) |
FORMATUA | Azal gogorra. |
TAMAINA | 32x23 |
ORRIALDE KOPURUA | 128 orrialde |
SALNEURRIA | 22 Euro |
ISBN | 978-84-1360-227-1 |
SINOPSIA
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren.
2014 urtean argitaratu zen 'Black is Beltza' komikiaren jarraipen honetan, Kuban hazi den Ainhoak 21 urte ditu, eta 1988an Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira.