Talka
Talka Fermin Muguruzak sustatutako diskoetxe independentea gisa sortu zen, eta ondoren filmak eta komikiak ekoizteko lanetan ere aritu da.
Wikipediaren arabera, 2006ko urtarrilaren 26an, Metak diskoetxeak bere behin betiko itxiera adierazi zuen egoera ekonomikoak bultzatuta. Urte bereko ekainean 'Euskal Herria Jamaika Clash' Fermin Muguruzaren hamargarren diskoa "Talka Records"-en bidez argitaratu zen.
Bere lanak argitaratu ez ezik, Talkak Muguruzaren beste talde batzuren lanak ere barnebildu zituen (Kortatu, Negu Gorriak, Fermin Muguruza eta Dut...) eta "Kontrakalea Ekozpenak" azpizigiluaren baitan beste sortzaile batzuenak argitaratu: Afrika, Bad Sound System, MAK, Rude, Sorkun, Tania de Sousa, Pintxatu (abestietan oinarritutako pintxoen errezetekin osatutako liburu eta CD-a), Irun Lion Zion in Dub...
Une honetan Talkaren webguneak jada ez du denda gisa funtzionatzen eta Esan Ozenki eta Talkak berak argitaratutako lanen katalogoa jasotzen du.
'No more tour' eta 'Zuloak' zinema proiektuen ondoren 2014 urtean 'Black is Beltza' komikia argitaratu zuen eta izen bereko animazio bi pelikulak (2018 eta 2022an urrenez urren).
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
11 AZAROA | Black is Beltza | Talka / Bang Ediciones | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano | Jorge Alderete | Euskaraz jatorrizkoa, edizio eleanitzak | 2014 11 AZAROA |