Black is Beltza II: Ainhoa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Urria (aldiberean katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books-ek)
IZENBURUA BLACK IS BELTZA II: AINHOA
ARGITARATZAILEA Talka / Elkar
GIDOIA Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Isa Campo
MARRAZKIAK Susanna Martín
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskara (edizio eleanitza)
FORMATUA Azal gogorra.
TAMAINA 32x23
ORRIALDE KOPURUA 128 orrialde
SALNEURRIA 22 Euro
ISBN 978-84-1360-227-1


SINOPSIA

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren.

2014 urtean argitaratu zen 'Black is Beltza' komikiaren jarraipen honetan, Kuban hazi den Ainhoak 21 urte ditu, eta 1988an Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira.

Muguruza horrela mintzo zen Andoni Imaz Berriako kazetariak egindako elkarrizketan:

Aurreko filmaren esperientzia hain nekagarria izanik, zerk piztu zizun beste bat egiteko gogoa?

2014an, Guadalajarako liburu azokara joan nintzen, Mexikon ere argitaratu bainuen komikia. Cris Trombon zegoen han, eta sound system bat prestatu genuen. Komikia gau batean irakurri zuen, eta, hurrengo egunean, esan zidan: «Baina, Fermin, orain jakin behar dugu Manex eta Amandaren alabaren istorioa, Ainhoarena!». Black Is Beltza-ren ekintza guztia 1967an girotuta dago; beraz, Ainhoak 20 urte izango zituen 1980ko hamarkadan, eta burura etorri zitzaizkidan Kortatu, Azken guda dantza...

Zuk bizitako garaien kronika bat egiteko aukera bat zen.

Bai. Jone Unanua bikotekide eta ekoizle eragileak esan zidan pentsatu ere ez egiteko beste animaziozko pelikula batean. Baina eskaleta bat prestatu nuen Harkaitz Canorekin. Eta hor etorri zen Iñigorena. Misio bat genuen: «Hau kontatu egin behar dugu». Terapia gisa balio izan digu. Bestela, pandemia oso gogorra pasatu genuen, baina hau geneukan, eta atera egin behar genuen. Animazioa teknika oso zaila da, lan izugarria eskatzen dizu, zure bizitzako lau urte hartzen ditu... baina zerbait magikoa dauka. Lorpen bakoitza festa handi bat da.

Hirugarren atalik ez oraingoz?

Oso garbi daukagu sufritu dugun hori ez dugula berriro sufrituko. Beste aukeraren bat sortuz gero... animazioa egiteari ez diot ezetz esaten. Mundu zoragarria da.