Black is Beltza
DATA | 2014 Azaroa / 2. Edizioa 2018an |
---|---|
IZENBURUA | BLACK IS BELTZA |
ARGITARATZAILEA | Talka-Bang |
GIDOIA | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano |
MARRAZKIAK | Jorge Alderete |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara (edizio eleanitza) |
FORMATUA | Azal gogorra. |
TAMAINA | 32x23 |
ORRIALDE KOPURUA | 132 |
SALNEURRIA | 25 Euro |
ISBN | 978-84-16114-19-1 |
2014 urtean Black is Beltza komikia argitaratu zuen Fermin Muguruzak, Harkaitz Canorekin gidoilari bikote osatuta eta Dr.Alderete argentinar marrazkilariaren irudiekin. Hasiera batean Muguruzak animazio filma egitea pentsatu zuen, ondoren komikia argitaratzea erabaki zuen eta azkenean proiektu transmedia bilakatu da: komikia, diska, erakusketak, liburua... Eta pelikula.
Irailaren 11n Torontoko Zinemaldian estreinatu zen Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' filma eta Donostiako Zinemaldiko Zinemirako sailean Klausurako filma izan zen.
2022 'Black is beltza II: Ainhoa’
Eskutik helduta iritsi dira 'Black is beltza II: Ainhoa’ filma eta komikia 2022ko udazkenean: irailaren 23an estreinatu da animazio filma Donostiako Zinemaldian.
Erreportai zabala argitaratu zuen 2022ko otsailean 7K aldizkariak pelikula eta komikian sakonduz.
Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko zuela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Booksek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"' |