Raina Telgemeier

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Raina Telgemeier 1977 urtean Kaliforniako San Franciscon jaiotako estatubatuar komikigilea da

Wikipediaren arabera. Telgemeier seigarren mailan zegoenean, erori egin zen eta haginak apurtu zituen, eta horren ondorioz ebakuntzak jasan eta hortzetako zuzentzaileak behar izan zituen; esperientzia traumatikoa izan zen, eta mina zein ikaskideen txantxak eta isekak jasan behar izan zituen.

Institutuan lagun berriak aurkitu zituen, bere talentu artistikoa estimatzen jakin zutenak, horrela bere buruarekiko konfiantza gehitu zitzaion eta New York School of Visual Arts-en hasizituen ikasketak.

Lehen Hezkuntzako bizipen horiek komiki zintetan marrazten eta interneten argitaratzen hasi zen eta 2010. urtean 'Smile' eleberri grafikoan bildu zituen: 2011 urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena kategorian. Hogeita hamar hizkuntza baino gehiagoan itzuli eta lau milioi ale baino gehiago saldu ditu.

2016an berriz ere autore onenari Eisner Saria jaso zuen 'Sisters' komikiarekin: komiki autobiografikoa da hau ere eta garai berean dago girotuta.