Foixeko Katalina

komikipediatik
67.218.238.83 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 11:29, 12 urria 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2020 Abendua
IZENBURUA FOIXEKO KATALINA
ARGITARATZAILEA Nabarralde
GIDOIA Angel Rekalde
MARRAZKIAK Ainara Azpiazu Axpi
JATORRIZKO HIZKUNTZA Edizio Elebiduna euskara/gaztelera bi liburukietan
FORMATUA Grapatua
TAMAINA 240 x 170 mm.
ORRIALDE KOPURUA 24 orrialde
SALNEURRIA 10 euro
ISBN 978-84-09255-62-7

SINOPSIA

Munduan Medicitarrak agertzen ziren bitartean Nafarroan Errenazimentuak emakume-aurpegia zuen. Gure historiako garai ezezaguna da, kontzientziaz ezkutatua.

Europako inperio handiak, espainiarra eta frantsesa, gerra, anbizio eta basakeria artean sortzen ziren. Gaztela eta Aragoi Nafarroaren konkista prestatzen ari ziren. Gure lurraldean, Katalina erreginak herriaren bizi-baldintzak aldatzen zituen.

Erresuma baketu zuen, hainbat hamarkadatan banderizoen, agramonteen eta beaumontesen arteko borrokak jasan ondoren, eta bakeak aukera eman zion herrien merkatuak, ekonomia, administrazioa, diplomazia onbideratzeko. Kultura bultzatu zuen, inprenta jarri zuen…

Erreformaren emaitzak Behe Nafarroan ikusi ziren, 1512ko Gaztelako inbasioaren ondorengo mendean, Europako herrialde aberats eta aurreratuenetako batean, garai hartako artisten mirespena piztu zuena. Baina Katalinak Nafarroarekiko leialtasuna minez eta samintasunez ordaindu zuen. Erbestean hil zen, Gaztelako armadak okupatutako euskal erreinuan.

Ainara Azpiazu "Axpi"ren lehn komiki luzea izan zen hau.