Aska

komikipediatik
67.218.238.83 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 22:24, 14 urria 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean
IZENBURUA ASKA
ARGITARATZAILEA Udalbiltza / Dijitalidadea
GIDOIA Iñaki Martiarena "Mattin"
MARRAZKIAK Iñaki Martiarena "Mattin"
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Paperean Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuaren baitan beste 16 literatur lanekin batera / PDF Formatuan eskuragarri
TAMAINA
ORRIALDE KOPURUA 32 orrialde
SALNEURRIA
ISBN

Udalbiltzak sustatutako 'Geuretik Sortuak' dinamikaren baitan argitaratu zuen Mattinek 'Aska' komikia, paperean Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuaren baitan beste 16 literatur lanekin batera eta PDF formatu digitalean



Proiektuaren garapena

Udalbiltza geuretik.jpeg
Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' ekimena jari zuen martxan 2021 urtean: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko zituen zirkuitu nazionala sortzea zen helburu nagusia.

2021. urte osoan zehar eta 2022ko lehen erdian izango zuen ibilbidea Geuretik Sortuak proiektuak: zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako sortzaileak aterpetzeko baldintzak bermatzeko prest zeuden herrietan egonaldiak egingo zituzten deialdi bidez hautatutako kulturgile batzuk, eta egonaldi horietatik, herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortu beharko zituzten.

Oinarrien arabera "literaturaren kasuan eleberri labur bat " sortu behar zen, eta komiki proiektuak ere aurkeztu zitezkeen, eta horrela komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu zuen Mattinek Araitz Betelun egonaldia egiteko beka eta lana argitaratzeko aukera.

Literatur lanak 2022ko martxoan 'Hamazazpigarrenean aidanez 1 eta 2' Liburuetan jaso ziren eta baita doan ere euskarri digitalean. Antzezlan eta zinema lanekin saioak ere egin ziren han hemenka eta herriz herri aurkezpenak egin ziren.

* Elkarrizketa Mailope aldizkarian komikia sortzen ari zen bitartean eta bideoa Hamaika Telebistan

Horrela jaso zituen Mailope aldizkariak Mattinek aurkezpenean esandakoak:

“Tximista bezala” okurritu zitzaion gaia: “Nire asmoa zen emakumeari bere lana aitortzea. Bestalde, oso argi neukan bobaragileei buruz izan zitekeela, garbilekuetan aritzen ziren emakumeei buruz. Aspalditik nuen ideia hori buruan eta bihotzean”. Pantaleona izena jarri dio komikiko protagonistari, hala izena baitzuen haren senitarteko batek. Aita-alaba baten istorioa kontatu du: Araitzera, Betelura eta Larraunera Pantaleona-ren istorioa jakiteko bidaiatzen dute biek autoz, aitaren birramona baitzen Pantaleona. Mattinek adierazi zuen prozesuan gorabeherak izan dituela,eta irakurlea inoiz baino gehiago hartu duela kontuan: “Inoiz baino gehiago sentitu dut irakurlea hor zegoela; liburua hartu eta gozatu egin behar zuela”