Daniel Rodríguez Redondo
Daniel Rodríguez Redondo 1981 urtean Toledon jaiotako irudigile eta komikigilea da. Euskaraz Sauré argitaletxearen komiki batzuetan ikus daiteke bere lana.
Goi mailako teknikoa da Arte Plastikoa eta Diseinuaren arloetan eta UNED-ed Artearen Historia ikasi zuen.
komiki eta hezkuntzako masterra egin zuen Valentziako Unibertsitatean (UV) 2021 urtean, eta gartzelan komikiekin proiektu terapeutikoak garatzeko aukerei buruz egin zuen master amaierako lana. Komiki batean islatu zuen esperientzia hori.
Diseinatzaile bezala egiten du lan drartista webgunean ageri denez.
Tebeosfera Autoedizio bidez, aldizkarietan eta zenbait sariketetarako komiki laburrak egin ditu.
2020 urtean Sauré argitaletxearen 'Mina eta oroimena' albumeko istorio bat marraztu zuen.
2021 urtean 'El valor de los árboles' komikia sortu zuen Susana Domínguez Lerena Basogintzako Ingeniari eta ekintzailearekin batera. 2022 urtean argitaratu zuen Saurék euskarazko edizioa: maiatzean Barakaldoko Udalarekin lankidetzan argitaratu zituzten lehen aleak, eta urian salgai jarri zen liburudendetan.
EGILEAREN LIBURUAK EUSKARAZ
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 10 AZAROA | Zuhaitzen balioa | Saure | Susana Domínguez Lerena | Daniel Rodríguez Redondo | Jatorrizkoa gazteleraz | Aritz Gorrotxategi | 2021 11 azaroa, gazteleraz 'El valor de los árboles' Sauré argitaletxea |
2020 12 ABENDUA | Mina eta oroimena | Saure/ Fernando Buesa Fundazioa | Aurora Cuadrado Fernández | Daniel Rodríguez Redondo / Alfonso Pinedo / Carlos Cecilia / Fran Tapias | Jatorrizkoa gazteleraz | Aritz Gorrotxategi | 2020 abendua (aldiberean gazteleraz eta euskaraz) |