Susana Domínguez Lerena
Susana Domínguez Lerena Basogintzako Ingeniari eta Mendi Ingeniaria da. Estatu espainiarreko lurralde askotan egin du lan, zuhaitzen inguruko sentsibilizazio jarduera anitz sustatu ditu eta liburu ugari idatzi: dibulgazioan, haur literaturan... Guztira IA 20 liburu eta hainbat artikulu idatzi ditu, eta lan handia egin du komunikabideetan, irratian eta telebistan.
UPMko Lorategi Historikoen eta Zerbitzu ekosistemikoen Masterreko irakaslea eta UNIReko Hiri Ekologia eta Azpiegitura Berdeko Masterraren zuzendaria ere bada.
2004 urtean 'Bosques Sin Fronteras' elkartearen sorkuntzan parte hartu zuen, Nazio Batuen erakundeko lantaldetan aritzen da , Bosques Urbanos SILVAMED lantaldean, eta FSC-Españako lehendakari da.
2021 urtean 'El valor de los árboles' komikia sortu zuen Daniel Rodríguez Redondo ilustratzailearekin lankidetzan. 2022 urtean argitaratu zuen Saurék euskarazko edizioa.
Liburua saltzeagatik jasotako diru-sarreren zati bat, urritik aurrera liburu-dendetan egongo dena, ‘Bosques sin Fronteras’ GKEari bideratuko zaio.
EGILEAREN LIBURUAK EUSKARAZ
EUSKARARA ITZULI DITUEN KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 10 AZAROA | Zuhaitzen balioa | Saure | Susana Domínguez Lerena | Daniel Rodríguez Redondo | Jatorrizkoa gazteleraz | Aritz Gorrotxategi | 2021 11 azaroa, gazteleraz 'El valor de los árboles' Sauré argitaletxea |