Maite Rosende

komikipediatik
67.218.238.83 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: MAITE ROSENDE (DONOSTIA, 1991) Maite Rosende pinturez inguratuta bizi izan da beti. Batxiler artistikoa bukatu eta Horma Pinturako goi-mailako gradua ikasi zuen Bartzelona...)(r)en berrikusketa, ordua: 06:40, 21 urria 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

MAITE ROSENDE (DONOSTIA, 1991) Maite Rosende pinturez inguratuta bizi izan da beti. Batxiler artistikoa bukatu eta Horma Pinturako goi-mailako gradua ikasi zuen Bartzelonako Goi Mailako Arte eta Diseinu Eskolan. Ondoren Ilustrazio Goi Mailako zikloa egin zuen Llotja Eskolan, Bartzelonan. Diziplina artistikotan etengabe trebatzeaz gain, diseinu grafikoaren, argazkintzaren eta bideo edizioaren arloetan ere formazioa jasotakoa da. Euskal Irudigileak eta Galtzagorri Elkarteetako kide da. Kartelgintzan lan ugari eginikoa da eta 2015, 2016 eta 2017an irabazi zuen Donostiako Zinemaldiaren kartel lehiaketa, sail ezberdinetarako eginiko lanekin. Muralismoaren alorrean ere lan egiten du, 2021ean Donostiako Altza Apain Kaleko Arte Topaketetan eta Zaragozako Asalto Jaialdian parte hartu zuelarik. Liburuen ilustraziogintzan aritzen da. Hain zuzen ere, Pello Añorgarekin batera Din dilin dan (Denonartean, 2022) euskal ahozko tradiziotik jasotako kantu, poema eta testuez osatutako liburua ilustratu berri du eta argitaletxe berarekin plazaratuko du 2021eko udazkenean Guruyi Jon Lorentek idatzitako komikia eta yoga lantzeko karta jokoa. El viaje de la luz (Diquesi argitaletxea) liburuko ilustrazioak egin zituen, Puño eta Carmen Saldañarekin batera. Azken honek Madrileko Udalak 2016an antolatu zuen liburuaren diseinuari zegokion saria eskuratu zuen. Bere ilustrazio lanen errekonozimendu gisa, 2021eko Iberoamerikar Ilustrazio katalogoan Rosenderen lana hautatua izan da. Haur eta helduentzat ilustrazio tailerrak eman ditu Donostiako arte gune ezberdinetan, Zaldi Urdinan eta Undermounten, besteak beste; eta erakunde ezberdinentzat ilustrazio eta diseinu grafikoaren alorreko lanak egin izan ditu. Bakarkako zein taldekako erakusketak paratu ditu, Donostiako Arteuparte Galerian eta Zaldi Urdina gunean, Tolosako Gko galerian eta Aranburu jauregian. Kolore biziko ilustrazio dinamiko eta geometrikoak egiten ditu teknika ezberdinak erabiliz. Haurrek mundua ikusteko duten m o d u a k inspiratzen dutenetakoa da eta, horregatik, agian, bere marrazkiak beti mugimenduan daude. Ez dio beldurrik marrazteari, bere iritziz KULTUR EKINTZA ACCIÓN CULTURAL Konstituzio Plaza, 1 – 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 483 840 E. kulturekintza@donostia.eus www.donostiakultura.eus marrazteko ez omen da “asko pentsatu behar”. Marraztuz “ondo pasatzea”da Rosenderen helburua.