Udalbiltzaren ''Geuretik sortuak'' Egonaldi eta Beka Lehiaketa: komigintza atala

komikipediatik
67.218.238.83 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Udalbiltzak Geuretik Sortuak egitasmoaren bigarren edizioa jarri du martxan eta sortzaileek beraien proiektuak aurkeztu dezakete aurki. Bigarren edizio honek arte alorren...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:26, 25 urria 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Udalbiltzak Geuretik Sortuak egitasmoaren bigarren edizioa jarri du martxan eta sortzaileek beraien proiektuak aurkeztu dezakete aurki.

Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartuko du kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagunduko dira.

Proiektu honek sortzaileak eta euskal udalerriak uztartuko ditu, eta euskarazko lanak garatzeko sormen egonaldietan oinarrituko da.

2023 urtea egonaldien eta sormenaren urtea izango da 2024 urtean kultur zirkuitua osatuko da ekimenean parte hartu duten udalerrietan zehar, lanak hedatzeko.

Udalbiltzaren webgunean oinari orokorrak eta deialdia daude eskuragarri, horiek dira erreferentziako dokumentu bakarra: komikipedian, okerrik ezean, laburpen hau egin dugu komikigintzari dagokion ataleko idea nagusiak bilduz:

Sortze-lan hauen xedea euskarazko artelana sortzea izango da.

Onuraduna izateko baldintzak:

Beka hau, kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek lor dezakete, baldin eta diru-laguntzak eskatzeko datan 16 urteko adina betea badute. (Ikus deialdieko agirietan zein egoeratan ezingo den onuradun izan, hauetako batzuk adibidez: ebazpen irmo baten bitartez diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzearekin santzionatua egote, bateraezintasunak, obligazio fiskalak eta Segurantza Sozialekoak, sexuzko diskriminazioa egiteagatik santzio administratiboa edo penala jasoa izatea...)

Gutxienez 2 urtez erroldatuta egon behar izan dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Behera edo eta Zuberoan

Sortzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke. Talde gisa aurkeztuz gero, pertsona bakarra izendatu beharko da taldeko ordezkari bezala.

Onuradunen artean erakunde emaileak emakumeen eta gizonen arteko % 40-60ko oreka egotea bermatuko du, betiere aurkeztutako eskaerek parekidetasun hori bermatzea ahalbidetzen badute; hau da, ahal den heinean aurkeztutako eskaeretatik onuradunen genero parekidetasuna bermatzea erakunde emailearen helburuetako bat izango da. Antzerkigintza eta zinemagintzan zuzendariaren sexuari erreparatuko zaio; eleberrigintzan, idazlearenari; eta komikigintzan, dagokion sortzaileari edo sortzaileei (bat baino gehiago badira).

Komiki lan bakoitzak gutxienez 15 orrialde eta gehienez 20 orrialde eduki beharko ditu. Aukeratutako komikiak liburu bakarrean argitaratuko dira. Komikiekin osatutako bilduma Creative Commons lizentziaren baitan argitaratuko dira. Bilduma hau salmentan egoteaz gain, Udalbiltza Partzuergoko web-orritik deskargatu ahal izango da. Behin betiko komiki lan kopurua, parte hartzen duten herri kopuruaren eta hauen tamainaren araberakoa izango da.

Eskaera kopurua: Eskatzaile bakoitzari gehienez ere proiektu bakarrerako beka emango zaio.

Komiki arloan aurkeztu beharrekoa

Curriculum Vitae-a, kultur arloan izandako lan-eskarmentuari mugatutakoa.
Proiektuaren proposamena azalduko duen laburpena (2 orrialde gehienez).

Txosten laburra azalduz lana herrian nola landuko lukeen azaldu eta proiektua herri ezberdinetara egokitzeko gaitasun edota malgutasuna adierazten dituen

Sortutako edota, izateko kasuan, argitaratutako lan baten orrialde bateko lagina.

Kulturgileek esleitutako herrietan (beti ere bizi diren herritik at) egonaldiak egingo dituzte (3 astera bitartekoak), herritarrekin sormen prozesua partekatzeko eta proiektua landu ahal izateko. Esleitutako herrietan oinarritutako istorioak izatea lehenetsiko da.


Hedapen fasea (2024 urtean zehar) antzerki lanak, ipuin-bilduma, komiki-bilduma eta film laburrak proiektuan parte hartuko duten herrietan aurkeztuko dira. Liburu aurkezpenean eta komikiaren aurkezpenean, bi sortzaileren parte hartzea bermatuko da aurkezpen bakoitzean

Sortzaileek beka-eskaerak egiteko epemuga, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hilabeteko epean izango da.

Lehen edizioan Mattin-en Aska komikiak jaso zuen literatur lanen arteko laguntzetako bat.