Usue Egia

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Usue Egia Fernandez de Retana 1992 urtean Durangon jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. 2021 urtean Ana Arribillaga EHUko Psikologia Saileko irakaslearekin elkarlanean 'Nik esaten dudalako' liburua argitaratu zuen (Denon Artean): 2021 urtean Durango Sor(tzaileen) Leku beka irabazi zuen Usue Egiak 'Ustekabean, krak' proiektuarekin literatura eta ilustrazioa atalean. Proiektua liburu batean gauzatzeko helburua zuen, nobela grafiko edo komiki formatuan. 2022ko udazkenean 'Ura leporaino' komikia argitaratu zuen.

Komunikazioko Gradua egin zuen 2011 eta 2015 urteen artean Euskal Herriko Unibertsitatean. 2016-2019ra Publizitate eta Harreman Publikoetako Gradua burutu zuen unibertsitate berean. Arte Ederretako graduko ikasketak hasi zituen 2021/2022 ikasturtean.