Cati Baur

komikipediatik
37.29.237.228 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Cati Baur 1973 urtean Genevan jaiotako komikigilea da. Sorbonan ikasi zituen arte plastikoak, liburu saltzaile izan zen eta Delcourt argitaletxean lan egin zuen urte ask...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:48, 13 azaroa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Cati Baur 1973 urtean Genevan jaiotako komikigilea da.

Sorbonan ikasi zituen arte plastikoak, liburu saltzaile izan zen eta Delcourt argitaletxean lan egin zuen urte askotan (harreran hasi eta edizioan ondoren): 2004 urtean komikiei buruzko BDblog-en  hasierako garaian batean 'Princesse Capiton' pertsonaiaren istorioak sortu zituen.

2007 urtean argitaratu zuen bere lehen komikia, 'Quatre Soeurs Malika Ferdjoukh-en eleberrien egokitzapena, eta 2008an Delcourt etxearen 'Mirages& bilduman argitaratu zuen lan bat, Vacance-rekin lankidetzan.

Delcourt etxeko biografian kontatzen denez, istorioa hori sortzen ari zen bitartean erretzeari uztea erabaki zuen, eta egunkari bat idazten hasi zen aldaketak eragindako larritasunak eta erreakzioekin. Esperientzia honetatik sortu zuen 'J’arrête de fumer'.

Bere webguneko biografian kontatzen du orduantxe hasi zela komikigintza eta ilustrazioan profesionalki, azken langintza honetan irudiak eta liburu azalak eginez argitaletxe askorentzat: L'école des Loisirs, Magnard, Play-Bac, Casterman..

Egun Montpellierren bizi da.