Dewi Noiry

komikipediatik
37.29.237.228 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: [https://m.bedetheque.com/auteur-42897-BD-Noiry-Dewi.html Dewi Noiry 1982an frantziar Estatuko Valencen jaiotako ilustratzailea da.] Épinal-eko irudi eskolan eta Valenc...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:51, 13 azaroa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Dewi Noiry 1982an frantziar Estatuko Valencen jaiotako ilustratzailea da.

Épinal-eko irudi eskolan eta Valence-ko errealizazio eskolan egin zituen ikasketak eta animazio munduan sartu zen.

2006az geroztik, animazio proiektu ezberdinetan parte hartu zuen, teknikari edo gidoilari gisa.

2009 eta 2015 artean, Pauline Pinson eta Ivan Rabbiosi idazleekin lan taldea osatu eta 'Michel' munstro txikiaren pertsonaiaren irudiak sortu zituen Dewik , Astrapi eta BDKids haurrentzako aldizkarian agertu zen komikia eta Canal+en animaziozko film ere bilakatu zen.