Dewi Noiry

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Dewi Noiry 1982an frantziar Estatuko Valencen jaiotako ilustratzailea da.

Épinal-eko irudi eskolan eta Valence-ko errealizazio eskolan egin zituen ikasketak eta animazio munduan sartu zen.

2006az geroztik, animazio proiektu ezberdinetan parte hartu zuen, teknikari edo gidoilari gisa.

2009 eta 2015 artean, Pauline Pinson eta Ivan Rabbiosi idazleekin lan taldea osatu eta 'Michel' munstro txikiaren pertsonaiaren irudiak sortu zituen Dewik, Astrapi eta BDKids haurrentzako aldizkarian agertu zen komikia, 3 album argitaratu ziren eta Canal+en animaziozko film ere bilakatu zen.

2012 urtetik 'J'aime lire BD' argitalpen kolektiboan ikusi daitezke bere lanak.