Zerocalcare

komikipediatik
67.218.238.83 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: [https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerocalcare Euskarazko wikipediaren arabera Zerocalcare, Michele Rech komikigile italiarrak (Cortona 1983ko abenduaren 12) erabiltzen duen i...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:41, 20 azaroa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Euskarazko wikipediaren arabera Zerocalcare, Michele Rech komikigile italiarrak (Cortona 1983ko abenduaren 12) erabiltzen duen izengoitia da.

Interneteko eztabaida baterako nickname bat behar izan zuela-eta, momentu horretan bertan telebistan ikusi zuen karearen kontrako produktu baten iragarkiaren lelotik hartu zuen Zerocalcare izen artistikoa. Horrela kontatu izan du komikigileak berak behin baino gehiagotan.

Erromako Rebibbia auzo herrikoian hezitako irudigilea da, eta haren komikietan auzoko bizitza, lagunak eta izaera erakusten ditu. Autorea bera komikietako pertsonai eta askotan protagonista bihurtzen da, eta haren bizipen zein kezka pertsonalekin batera, belaunaldi baten egoera islatu nahi du beste pertsonai batzuez hornitutako kontakizunetan, betiere 1980ko lehen bosturtekoan jaiotakoak; bestalde, Zerocalcarek, nerabezarotik, Italiako giro politiko alternatiboetan parte hartu zuen, eta gune okupatu autogestionatuak, mundializazioaren aurkako mobilizazioak, eta kurduen borrokak izan ditu hizpide lan askotan.

2018 urtean Farmazia Beltza argitaletxeak euskarara itzuli eta argitaratu zuen Zerocalcareren Macerie Prime komikia bi liburukitan: Hondamuinean (2018) eta Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago (2019). Koldo Izagirrek egin zuen italieratik euskararako itzulpena.

2019ko apirilean Zerocalcare Donostiako Komikigunean eta Iruñeko Katakrak liburudendan aurkeztu zituen komiki hauek, eta Komikigunean marrazkilari eta komikigileentzako saio berezia eskaini zuen.

2020 urtean argitaratu zuen euskaraz Farmazia Beltzak 2011 urtean egileak sortutako lehen komiki luzea 'La profezia dell'armadillo'; 2021ean argitaratu zen euskaraz 'Kobane Calling' eta 2022an 'No Sleep Till Shengal'.