William

komikipediatik
37.29.246.82 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: William Maury, frantziar Estatuko Millauen 1969 urtean jaiotako komikigilea da. Gaztetatik hasi zen komikigintzan bere kaxa ikasiz eta sortuz: bere herrialdeko aldizkarie...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:53, 22 azaroa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

William Maury, frantziar Estatuko Millauen 1969 urtean jaiotako komikigilea da.

Gaztetatik hasi zen komikigintzan bere kaxa ikasiz eta sortuz: bere herrialdeko aldizkarietako argitaratu zituen lehen lanak, besteren artean Magret komisarioaren komiki zinta gastronomiko umoristikoak.

Aveyron BD aldizkarian agertu zen bere lehen istorioa, 'Alban de Montcausson' komiki historikoa, Philippe Ajalbert bere lagunaren gidoiaz.


2004 urtean William Georges Lautner zinegilearekin lankidetzan hasi zen, 'Baraka' komiki polizialen sailean. Koloreztatze lanetan aritzen zen ere beste egile batzuentzat.

2006 urtean Williamek Wendy eta Marina bere alaben bizipenak oinarri hartuta weblog batean txuribeltzezko zinta batzuk argitaratzen hasi zen: abiapuntu horretatik, Christophe Cazenove gidoilariarekin 'Les Sisters' saila argitaratzen hasi zen 2008tik aurrera, eta urte askotan luzatuko zen serie arrakastatsua sortu zuten, telebistara ere iritsi zena. Lankidetzari jarraipena emanez, 'Tizombi' eta 'Wat' sailak ere sortu dituzte Élodie Jacquemoire koloristarekin.

Egilearen webgunea