Christophe Cazenove

komikipediatik
37.29.246.82 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Christophe Cazenove 1969 urtean frantziar estatuko Martiques-en jaiotako idazlea da. Txikitan komiki irakurle porrokatua izan zen, autoreei gutunak bidaltzen zizkieten ho...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:07, 22 azaroa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Christophe Cazenove 1969 urtean frantziar estatuko Martiques-en jaiotako idazlea da. Txikitan komiki irakurle porrokatua izan zen, autoreei gutunak bidaltzen zizkieten horietakoa.

Marrazkilari ibilbidean saiatu arren, gidoilari bezala gusturago sentitzen zela onartu eta bide oparoa egin du komikigintzan.

2004 - 2005 urteetan argitaratu ziren bere lehen lanak: 'Zone 51', 2007an 'Tam & Goshi'...


Ondoren https://m.bedetheque.com/auteur-6502-BD-Cazenove-Christophe.html Bedetheque atariaren arabera 50 album baino gehiagotan parte hartu du, batez ere lanbide edo zaletasunei lotutako komiki sailetan: L'Auto école, Les Pétanqueurs, Les Gendarmes, Les Bombers... Sail hauetan eta beste komiki lanetan irudigile anitzekin egin du lana Patrick Larme, Bérik, Fairhid Zerriouh, Richard Di Martino, Bloz...

2006 urtean William marrazkilariak Wendy eta Marina bere alaben bizipenak oinarri hartuta weblog batean txuribeltzezko zinta batzuk argitaratzen hasi zen: abiapuntu horretatik, Christophe Cazenove gidoilariarekin 'Les Sisters' saila argitaratzen hasi ziren 2007tik aurrera, eta urte askotan luzatuko zen serie arrakastatsua sortu zuten, telebistara ere iritsi zena. Lankidetzari jarraipena emanez, 'Tizombi' eta 'Wat' sailak ere sortu dituzte Élodie Jacquemoire koloristarekin.

Xiulit aldizkarian katalanez argitaratu ziren istorio hauek.

2016 urtean Roba egile klasikoaren 'Boule et Bill' pertsonaien albumetarako gidoiak egin zituen.