Art Spiegelman
Art Spiegelman Stockholm-en 1948 urtean jaiotako komikigile estatubatuarra da.
Familia judu batean jaioa, Vladek Spiegelman eta Anja Zylberberg guraso poloniarrek New Yorken hazi zuten, Queens barrutian.
1960ko eta 1970eko hamarkadak igaro zituen "underground" komikigintzan, "Real Pulp", "Young Lust" eta "Bizarre Sex" izenburuko lanak eginez, bai eta "Arcade" eta "Raw" antologiak ere.
1986an "Maus I: A Survivor's Tale" komikia atalka argitaratzen hasi zen Raw aldizkarian eta 1991ean bildu ziren istorio horiek liburuki batean.
Hurrengo urtean Pulitzer saria eskuratu zuen eta 'The New Yorker' aldizkarirako hasi zen lanean: 10 urtez egin zituen bertan, eta 2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenean berak egin zuen hilabete horretako azala. 2004an ``In the Shadow of No Towers' komikia argitaratu zuen.
2005etik 'The Virginia Quarterly Review" aldizkarian 'Portrait of the Artist as a Young %@?*!" seriea argitaratzen du.
Egun Manhattanen bizi da.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 12 ABENDUA | Maus | Astiberri | Art Spiegelman | Art Spiegelman | Jatorrizkoa ingelesez | Julen Gabiria | 1980–1991 urteen artean atalka Raw aldizkarian, 1991 urtean liburuan Pantheon Books |