Gehitu

komikipediatik
31.221.182.37 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, trans eta bisexualen eskubideen aldeko irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1997an Donostian (Gipuzkoa) sortua. Elkartearen helburua da...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:50, 19 abendua 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, trans eta bisexualen eskubideen aldeko irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1997an Donostian (Gipuzkoa) sortua. Elkartearen helburua da gay, lesbiana, bisexual eta transgeneroek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, sexu afektibitatea eta genero nortasuna garatu ahal izateko beharrezkoa deritzoten duintasunaz eta berdintasunaz gozatzeko, hala nola orientazio sexualean edota nortasun trans oinarrituriko gizarte eta lege bazterketa oro amaiarazteko.

GEHITU-k hainbat jarduera eta proiektu garatzen ditu: hitzaldiak, ekainaren 28ko gay pride egunari lotutako ekitaldiak, jardunaldi monografikoak, Nazioarteko Zinemaldian “Sebastiane” sariak ematen ditu... Bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditu aldian behin: ibilaldiak eta kirol ekitaldiak oro har, txangoak, asteburuko irteerak, festak... Bazterketaren aurka ere lan egiten du, batez ere komunikabideetan, erakunde publikoen aurrean eta hezkuntza-arloan.

Gehitu Magazine aldizkaria argitaratzen du, eta bertan https://www.gehitu.org/category/l-s-b-ana-comic-2/ L.S.B Ana-ren – Komikiak

Monografiko bat argitaratu zuen 101 Zenbakia. 2018ko ekaina https://www.gehitu.org/n-101eu/

Harrotasunezko binetak Deskargatu


Komikigintzari dagokionez, Mugen Gainetik elkartearekin batera Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko komikigile eta aktibisten elkarlanetik sustatutako komikiak argitaratu ditu.