2023 URTEKO KOMIKI LEHIAKETAK

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK

Hainbat sariketa urte hasieran izaten dira (Ikastolen Elkartea, Elkar Ilustrazio lehiaketa, Portugaleteko, Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza deialdik...) eta beste batzuk urtea amaitu baino lehen ixten dute lanak aurkezteko epea (Galtzakomik, Crash Comic...)"Epea jada itxita duten lehiaketak" atalean dago deialdi hauei buruzko informazioa: 2023ko deialdiei begira, sortzaileentzat interesgarria izan daiteke aurreko urteetako deialdien eduki orokorrak, baldintzak eta ohiko epeak ezagutzea, nahiz eta deialdia argitaratu arte ez diren behin betiko baldintzak ezagutuko(batez ere Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko deialdien kasuan).

ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK

KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
1615218939115.png
ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA'
2023/01/26

OINARRIAK


Aurreko urteetan diru laguntza jaso duten proiektuen zerrenda


SORMEN DIGITALEKO
PROIEKTUAK GARATZEKO BEKA DEIALDIA
LORALDIA BEKA SORMEN DIGITALA 01.jpg
Bekaren ordainsari ekonomikoa 10.000€koa izango da eta 2024ko Loraldia Festibalaren egitarau barruan plazaratuko da lana.

Kultura arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Kultur arlo bat baino gehiago uztartzen badu aukera gehiago izango du.


ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA' 2023ko otsailaren 4an.
OINARRIAK