Idefix eta menderakaitzak Saila

komikipediatik
139.47.60.41 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: 2021 urteko uztailean 'Idéfix et les Irréductibles' animazio telesaila estreinatu zen Frantziar Estatuko Okoo plataforman, eta ondoren France 4 eta M6 kateetan ere ikus...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:29, 5 otsaila 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2021 urteko uztailean 'Idéfix et les Irréductibles' animazio telesaila estreinatu zen Frantziar Estatuko Okoo plataforman, eta ondoren France 4 eta M6 kateetan ere ikusgai jarri zuten. Aste batzuk lehenago komiki albumean argitaratu ziren Asterix eta Obelix-en txakurtxoa protagonista zuten abenturak.

Animazio serieko atalek 11 minutuetako iraupena zuten: 52 atalez osatu zen saila eta bigarren denboraldi bat martxan omen dago. Frantziar Estatuan 3 komiki album argitaratu dira orain arte.

Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu da liburudenda eta liburutegietara. Idefix eta menderakaitzen liburuki bakoitzean 3 istorio labur jasotzen dira.

Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu du lan hau.