Cati Baur
31.221.178.91 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 08:51, 8 martxoa 2023
Cati Baur 1973 urtean Genevan jaiotako komikigilea da.
Sorbonan ikasi zituen arte plastikoak, liburu saltzaile izan zen eta Delcourt argitaletxean lan egin zuen urte askotan (harreran hasi eta edizioan ondoren): 2004 urtean komikiei buruzko BDblog-en hasierako garaian 'Princesse Capiton' pertsonaiaren istorioak sortu zituen.
2007 urtean argitaratu zuen bere lehen komikia, 'Quatre Soeurs Malika Ferdjoukh-en eleberrien egokitzapena, eta 2008an Delcourt etxearen 'Mirages& bilduman argitaratu zuen lan bat, Vacance-rekin lankidetzan.
bedetheque atariak jasotako Delcourt etxeko biografian kontatzen denez, istorioa hori sortzen ari zen bitartean erretzeari uztea erabaki zuen, eta egunkari bat idazten hasi zen aldaketak eragindako larritasunak eta erreakzioekin. Esperientzia honetatik sortu zuen 'J’arrête de fumer'. Ordudanik ia 10 komiki argitalpenetan parte hartu du.
2021 urtean Martin Pageren liburu baten komiki egokitzapena argitaratu zuen frantsesez, eta urtebete geroago Ttarttalok ekarri zuen euskarara.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 | Desberdinen Kluba | Ttarttalo | Cati Baur | Cati Baur / Koloreztatzea Christophe Bouchard, | Frantsesez jatorrizkoa | ? | 2021 'Le club des inadapté.e.s', Rue de Sèvres Editeur |