Jon Mikel Bañales

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Jon Mikel Bañares 1998 urtean Deustun jaiotako irudigilea da, Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat lanen artean DC comics-erako lanean haritu da, RumbleE! Fanzinean eta euskaraz 'Juan de Zubileta abentura itzela' komikiaren irudietaz arduratu zen Goio Bañales bere aitarekin batera: Goio eta Mikelen ama María José López 80. hamarkadan 'Trokola' fanzinean parte hartu zuten.

Txikitatik irudigintzan murgildu zen, eta 2007tik jonmikel.blogcindario.com blogan erakusten ditu bere lanak. 2009 urtean Grupo Adagio antolatutako lehiaketa irabazi zuen, baita 2010 urtean Osalanek antolatutakoa.

14 urte besterik ez zituela, bere diseinuak Milango Altzarien Nazioarteko Azokan erakutsi ziren eta komiki eta ilustrazioari buruzko beste talde-erakusketetan parte hartu du.

Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak antolatutako Montañola irudigilearen omenezko erakusketan parte hartu zuen Basaurin

Bere anaiarekin batera RumbleE! aldizkariaren zuzendaritza taldean parte hartu zuen.

2021 urtean DC comics-erako lanean hasi zen, Batman, Harley Quinn, Joker eta beste pertsonaia batzuren istorioetan.


, bere ekoizpen artistiko etengabeaz ongi hornitua.



Goio Bañalesen liburu batzuetako ilustrazioak egin ditu eta 2023 urtean 'Juan de Zubileta abentura itzela' komikia sortu zuten elkarlanean.