KABE Argitalpen-zigilua

komikipediatik
139.47.60.41 (eztabaida) (2023 HEROINES GAME 3 LIBURUKIZ OSATUTAKO SAILA)(r)en berrikusketa, ordua: 22:12, 23 maiatza 2023
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

'Kabe' 'Harriet Ediciones' euskal argitaletxearen baitan 2022 urtean manga komikiak euskaraz argitaratzeko sortutako zigilu editoriala da. Ordurako, 2015 urtetik argitaletxe honek urtetik gaztelaniaz eta euskaraz euskal eta frankobelgiar komikigintzako ia 50 album plazaratu zituen. Berriak jaso zituen Koro Muro Harriet argitaletxeko kidearen hitzak "Duela pare bat urte, Euskal Herrian ematen ari den anomalia kultural batez ohartu ginen: euskarazko mangarik ez dagoela".


2 urte hauetan zehar japoniako argitaletxe ezberdinekin hartu emanak izan ditu Harriet Ediciones-ek: koldo Mitxelena kulturgunean emandako prentsaurrekoan adierazi zutenez epe horretan japoniako argitaletxe batzuren aldetik isiltasuna edo ezezkoak jaso zituzten, bermatu behar izan zuten itzulpen arloko betebehar ugari beteko zituztela, eta argitalpen baldintzak negoziatu eta gero, 2022ko azaroan Tomomi Usui egilearen 'Cube Arts' komikiaren lehen atala argitaratu zuten: 2023an argitaratu dira jada 'Cube Arts'-en beste bi zenbakiak eta 'Heroines Game' sailaren lehena; Kabe lerro editorialak urte horretan zehar gutxienez beste 5 titulu argitaratu nahi lituzkete: 'Dinosan', 'Change the World','Girl's Last Tour' eta 'An otaku called God'..

Harriet Ediciones-en helburua litzateke bide horretan sakontzea, lehentasunez gaztelerara itzuli gabeko mangak ekarriz euskarara. (Cube Arts eta Heroines Game fransesez dago eskuragarri, eta azken hau katalanez ere argitaratu da.)

Japoniarretik euskarara zuzenean ekarritako lehen manga izan da 'Cube Arts', Iker Alvarez itzultzailearen eskutik.

2023 HEROINES GAME 3 LIBURUKIZ OSATUTAKO SAILA

DATA IZENBURUA EUSKARAZ ARGITARATZAILEA EUSKARAZ GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
Heroines game logo.jpg
2023
URTEAN ARTEAN
EUSKARAZ
ARGITARATUTAKO SAILA
Heroines Game Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tabasa Iori Tabasa Iori Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game
APIRILA
Heroines Games 1.jpg
MAIATZA
HEROINESGAME 2 euskaraz.jpg
'''3. liburukia abuztuan argitaratuko da''' Alice, fama handiko idol bat, baso ezezagun batean aurkitu du bere burua. Nora joan jakin gabe, basapizti baten besoa duen neska txano gorridun batekin egin du topo: “Txanogorritxo”. Antza denez, antzinako ipuinetako protagonistek elkar hiltzen duten baso debekatu bat da. Irudi ezin ikusgarriagoen bidez edertasuna eta ankerkeria elkarrekin lotzen dituen ipuin hau hastera doa.

2022/2023 CUBE ARTS 3 LIBURUKIZ OSATUTAKO SAILA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022/2023
URTEEN ARTEAN
EUSKARAZ
ARGITARATUTAKO SAILA
Cube Arts Saila Harriet Ediciones / KABE Argitalpen-zigilua Tomomi Usui Tomomi Usui Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian
2022 11 AZAROA
CubeArts 1.jpg
2023 02 OTSAILA
Cube arts 2.jpg
2023 04 APIRILA
CUBE ARTS 3.jpg
AMAIERARA IRITSI DEN SAILA Batxilergo 1. mailako ikaslea da Takuto. Halako egun batez, etxean jaso du Cube Arts izeneko jokoaren demo bertsioa. Beta test-erako aukeratua izan da! Errealitate birtualeko kaskoa jarri bezain laster, blokez egindako mundu amaigabe bat azaltzen da bere aurrean. Sandbox joko aske honetan, aukerak mugagabeak dira: mineralak bilatzea, eraikitzea, armak egitea, abeltzaintzan jardutea, ehiza egitea… edo borrokatzea.