Ilargiaren orrazia

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITARATZAILEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2020 Abendua
IZENBURUA ILARGIAREN ORRAZIA Erroak Bildumna 1
ARGITARATZAILEA Erroak
GIDOIA Amaya Etchevarria
MARRAZKIAK Tiago Battesti
JATORRIZKO HIZKUNTZA Edizio Elebiduna euskara/gaztelera bi liburukietan
FORMATUA ?
TAMAINA 240 x 170 mm.
ORRIALDE KOPURUA 44 orrialde
SALNEURRIA 20 euro
ISBN 978-2-9575132-0-8


'Ilargiaren orrazia' Amaya Etchevarria gidoilaria eta Tiago Battesti irudileak sortutako Erroak bildumaren lehen atala da. Autoedizioaren bidetik Erroak izeneko argitaletxea sortu zuten komikia merkaturatzeko. Crowfunding sistema erabiltzen dute proiektua sustengatzeko.

Lehen edizio batean 1500 ale inprimatu ziren eta hauek agortu ondoren beste 500 inprimatu ziren.

Amaya Etchevarria eta Tiago Battestik aurreikusten dute 7 komikiz osatutako saga izango dela 'Erroak', 'Gizotso' izenburuko bigarren alea 2023ko irailean merkaturatuko da (https://fr.ulule.com/erroak-gizotso/ Ulule crowfunding plataformatik proiektua sustengatu eta ereserbak egin daitezke) eta hirugarren atala epe laburrean argitaratu daitekeela aurreikusten dute.

Francebleu Irratian Benoit Etcheverryk komikiari buruz mintzatu zen.