Erroak Argitaletxea

komikipediatik
82.130.212.2 (eztabaida) (2023, ERROAK SAILAREN BIGARREN LIBURUKIA: GIZOTSO)(r)en berrikusketa, ordua: 09:56, 30 ekaina 2023
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Erroak Argitaletxea/Editions Erroak Baiona inguruko sortzaile talde baten ekimena da, autoedizioaren bidetik 2020 urtean 'Erroak' komiki saila abaiarazi zuena, euskal mitologia ardatz bezala hartuta egungo gizartean kokatutako 'Ilargiaren orrazia' komkia argitaratuaz.

Amaya Echevarriak sustatutako proiektua da hau eta bera da istorioaren sortzaile nagusia: aurretik zinema eta antzerki munduan aritutakoa da, eta sormen lanak utzi gabe laborantzan aritzen da egun.

2019 urtean Tiago Battesti lagun eta irudigileari proiektu hau elkarrekin egiteko proposamena egin zion, aurretik elkarlanean ere arituak baitziren laburmetraigintzan, dekoratuak sortzen, afitxak eginez...

2020ko urtarrilean, Amaiak eta Tiagok, Zea Maysen ahotsarekin batera, 30 bat marrazki-taulaz osatutako zinta bat kaleratu zuten sare sozialetan, eta urte bereko martxoan autoedizioaen bideari hasiera emanez Ulule Crowfunding plataforman finantzamendu kanpaina bat jarri zuten martxan: Sei astetan lortu zuten sailaren lehen liburukia inprimatzeko crowfunding kanpainak helburutzat zituen helburutzat 6.000 euroak.

Ordurako ekimen honetara batuak ziren beste lagun batzuk ere: Peio Lataste zuzendari artistiko lanetan murgildu zen eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratu zen.

2020, ERROAK SAILA 1: ILARGIAREN ORRAZIA

'Ilargiaren orrazia', Erroak saileko lehen liburukia, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara. Komikiaren euskarazko bertsioa Nahia Zubeldiak egin zuen.

Hau da 'Ilargiaren orrazia' komikiaren sinopsia:

"Gaur Euskal Herrian gaude, modernitatearen eta tradizioaren artean. Alaia, besteak bezalako 8 urteko neska bat, bere lehenaren bila dator

Euskal Herrian egonaldia, izebaren etxean, Bastidan. Alaiarentzat, maitagarriak, erraldoiak, jainkoak... irudimenezko pertsonaiak dira, eta horien berri ematen da haurren abenturak loak hartu aurretik. Baina Elorrirentzat, bere izebarentzat, pertsonaia horiek bere eguneroko bizitzaz, bere egunerokotasunaz... parte dira, benetan existitzen dira...

Alaiaren lehen gauak Ilargiaren profeziak dakartza: Alaiak bere sustraiak ezagutu behar ditu eta Mari Euskaldunen jainkosaren bila abiatuko da: horretako Ilargiaren Orrazia izango da bere mezua jasotzeko giltza. Halakoxea da Alaiaren bidaia iniziatikoa bere erroen lurraldean, bere izeba erdi gidariak, erdi sorginak, babesturik. Erle sakratuak, Lili lamina, Basajaun... naturaz gaindiko pertsonaiak eta maitagarriak ezagutuko ditu Alaiak, bere munduko bista sortzen lagunduko dutenak, bere sustraien bila bidai iniziazioko eta humoristiko batean.

Harrera eta salmenta onak izan zituen komikiak: Lehen edizioan 500 ale inprimatu ziren euskaraz eta 1000 frantsesez eta hauek ia agortu ondoren bigarren edizio bat inprimatu da. Komiki hauek gaztelaniaz ere argitaratzeko xedea badago.

Komikiaren sorkuntza prozesuaren baitan komikiak egiteko gida didaktiko bat ere zabaldu zuten frantsesez: Tiago Battestiren eskutik, urratsez urrats marrazketan aitzinatzeko oinarrizko teknikak azaltzen dira gidan eta hainbat gai landu: proportzioak, perspektibak, argi-ilunen erabilera...

Komikiak presentzialki eskuratzeko aukera izan zen Baionako liburudenda hauetan: Elkar, Hirigoyen, L'alinea, Le Banc Desinné...

Saileko bigarren liburukiari begira, lehiaketa bat antolatu zuten zaleei gonbitea eginez bi pertsonaiarentzako diseinu proposamenak egin zitzaten: Herensuge eta Tarttalo.

2023, ERROAK SAILAREN BIGARREN LIBURUKIA: GIZOTSO

'Gizotso' Erroak sailaren bigarren librukia da, eta bertan Alaiak biziko dituen abenturetan naturari buruzko kezkarekin batera beste gai batzuk ere landuko dira, adibidez arrazakeriaren ondorioak eta aniztasunaren aldeko aldarria. Berezitasun bat badu Alaia pertsonaiak: ohikoan komikigintzako pertsonaiek adin finkoa dute nahiz eta urteak pasa, baina 'Erroak' saileko lehen liburukiko istorioan Alaiak 8 urte zituen, eta bigarren liburukian 14 urte ditu jada, beraz istorioarekin batera hazten da protaginista eta adin aldaketak esparru berrietara arama istorioa.

Lehen liburukia argitaratu eta 3 urte pasa eta gero, 2023 urtean, 'Gizotso' izenburuko bigarren liburukirako Crowfunding kanpaina zabalagoa eta anitzagoa izan zen, eta honen bidez 'Itsasoa' izenburuko 3. liburukia inprimatu ahal izateko finantziazioa ere bilatzen da. Proiektua sustengatzeko arropa diseinu eta salmenta ere antolatu du taldeak.

Uztailak 16 bitarte, 'Gizotso' eskuratzeko eta proiektua sustengatzeko (Ulule crowfunding plataformaren bidez ekarpena egin eta zaleek agorrilean jaso dezakete komikia etxean). Bertatik sailaren lehen alea 'Ilargiaren orrrazia' eskuratzekoa aukera dago ere.

Francebleu Irratian Benoit Etcheverry komikiari buruz mintzatu zen.

Bigarren bildumaren tirada aurrekoa baino handiagoa izatea aurreikusten da: 1300 ale frantsesez eta 700 euskaraz.

Guztira aurreikusten dute 'Erroak' 7 komikiz osatutako saga izango dela. Hirugarren zenbakitik aurrera Chistophe Leon kolorista gehituko da lantaldera.

Proiektu hau lurrari atxikia egotea nahi zan dute sortzaileek: inprimaketa Baiona bertan egingo da, naihiz eta betse lekuren batean merkeagoa zina tokiko sare ekonomikoa indartu nahi dutelako, eta Euskoetan ere ordaindu daitezke komikiak eta gainontzeko produktuak.

beste berezitasunak hauek dira

10 euro 5 inprimatzilea baionan bertan, hegialdean merkeago zirkuitu laburra

%22 3. liburukia

%20 kasketak

% 8 ulu

LANGILE BAT 3. ALEA ITSASOA 2024

ALAIA EDO ELAIA TTIPIA 18, 22...


NAIA ZUBELDIA ITZULTZAILEA


salmenta

tirada berria

1300 FRANSESEZ 700 EUSKARAZ


Gaur Euskal Herrian gaude, modernitatearen eta tradizioaren artean. Alaia, besteak bezalako neska bat, bere lehenaren bila dator Euskal Herrian egonaldia, izebaren etxean, Bastidan. Alaia, maitagarriak, erraldoiak, jainkoak... irudimenezko pertsonaiak dira, eta horien berri ematen da haurren abenturak loak hartu aurretik. Baina Elorrirentzat, bere izebarentzat, pertsonaia horiek parte dira. bere eguneroko bizitzaz, bere egunerokotasunaz. Benetan existitzen dira... Alaiaren lehen gauak Ilargiaren profeziak dakartza: Alaiak bere sustraiak ezagutu behar ditu eta bila abiatu Euskaldunen jainkosaz, Mari. Ilargiaren Orrazia izango da bere mezua jasotzeko giltza. Halakoxea da Alaiaren bidaia iniziatikoa bere erroen Lurraldean, bere izeba erdi gidariak, erdi sorginak, babesturik. Erle sakratuek hasiera bikaina ematen dute. Egun argitan, Alaia mundu batean ibiltzen da intsektuak mintzo diren lekuan, izaera dute Eta aginduak eman! Ninfa hegalari bat (Lili lamina) ibaitik jalgitzen den lekuan. laguntza eske. Egia osoa eta neskato baten ipurdia beharko dira. Basoko erraldoiarekin negoziatzeko, Basajaun. Azkenik, tripako bola, begiak betetzen dituzten izarrak. eta bibrazioak gorputz osoan, Marirekin topo egitea. Jainkosa goren, ahaltsu eta emankorra, Lurraren bihotzean, bere leize argitsuan apailatua. ALAIAk bere jainkozko irakaskuntza iniziatikoa jasoko du eta bere egitekoa onartuko du. Izar bat jaio da!


« On dépoussière la mythologie basque ? Chiche ? » C’est le pari que s’étaient donnés Amaia Echevarria (auteur) et Tiago Battesti (illustrateur). Les deux auteurs viennent de sortir leur première BD intitulée « Le Peigne de Lune » grâce à leur maison d’éditions Erroak. Un travail d’équipe puisque Peio Lataste (directeur artistique) et Benoît Etcheverry (communication) se sont joints au duo pour réaliser cette première publication. La BD « Le Peigne de Lune » revisite la mythologie basque. Alaia, petite fille de huit ans, part à la quête de la grotte de la Déesse Mari, à la frontière entre le visible et l’invisible, et à la recherche de ses racines.

En janvier 2020, Amaia et Tiago avaient lancé sur les réseaux sociaux une bande annonce composée d’une trentaine de planches de dessins accompagnés de la voix de Zea Mays. Afin de pouvoir être auto-édités, ils lancent une campagne de financement participatif sur Ulule en mode prévente en mars dernier. « En six semaines, nous avons dépassé notre objectif en collectant 6 000 euros ! » explique le duo. Ce mois de novembre 2020, le projet se concrétise avec l’impression de la BD en français et en euskara.