Nahia Zubeldia

komikipediatik
82.130.212.2 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: '''Nahia Zubeldia 1982 urtean Donibane Lohizunen jaiotako itzultzailea, idazlea, kantaria eta musikaria da.''' [https://eu.wikipedia.org/wiki/Nahia_Zubeldia Wikipediaren...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:09, 30 ekaina 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nahia Zubeldia 1982 urtean Donibane Lohizunen jaiotako itzultzailea, idazlea, kantaria eta musikaria da.

Wikipediaren arabera lengoaia zientziak ikasi zituen eta ondoren itzulpengintza EHUn, Gasteizen. Itzulpena du ogibide eta musika zaletasun: Lapurdiko Lumi taldeko partaide izan zen Manu Matthysekin batera.

2020an hautatua izan zen, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten euskal idazle egonaldiaren hamargarren edizioan parte hartzeko. 2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egin zuen egonaldi bat: Juan Sebastian Elkanoren larruan sartuz, olerki bilduma bat landu zuen itsasketaz, euskaldunon jakin minaz, mundu ezezagunen bila joatearen tiraz eta itsasoaren aurpegiez, aurpegi guziez.

Itzultzaile gisara. Nor da Nor atariaren arabera haur eta gazte literaturako ia 20 lan itzuli ditu, eta baita Etxepare Euskal Institutua, EHU eta Hemendik Elkartearen hainbat lan.

Komikigintzan 2020 urtetik aurrera Erroak sailaren komikien euskarazko bertsioetaz arduratu da.