Nahia Zubeldia
Nahia Zubeldia 1982 urtean Donibane Lohizunen jaiotako itzultzailea, idazlea, kantaria eta musikaria da.
Wikipediaren arabera lengoaia zientziak ikasi zituen eta ondoren itzulpengintza EHUn, Gasteizen. Itzulpena du ogibide eta musika zaletasun: Lapurdiko Lumi taldeko partaide izan zen Manu Matthysekin batera.
2020an hautatua izan zen, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten euskal idazle egonaldiaren hamargarren edizioan parte hartzeko. 2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egin zuen egonaldi bat: Juan Sebastian Elkanoren larruan sartuz, olerki bilduma bat landu zuen itsasketaz, euskaldunon jakin minaz, mundu ezezagunen bila joatearen tiraz eta itsasoaren aurpegiez, aurpegi guziez.
Itzultzaile gisara. Nor da Nor atariaren arabera haur eta gazte literaturako ia 20 lan itzuli ditu, eta baita Etxepare Euskal Institutua, EHU eta Hemendik Elkartearen hainbat lan.
Komikigintzan 2020 urtetik aurrera Erroak sailaren komikien euskarazko bertsioetaz arduratu da.
2020 urtean argitaratu zen sailaren lehen lburukia, 2023an bigarena eta hirugarren zenbakiko lanak aurreratuak dituzte Amaya Echevarria eta Tiago Battestik: lan horretarako koloreztatze lanetan Chistophe Leon batu da lantaldera.
EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA EUSKARAZ | ARGITARATZAILEA EUSKARAZ | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN INFORMAZIOA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022/2023 URTEEN ARTEAN EUSKARAZ ARGITARATUTAKO SAILA |
Erroak Saila | Erroak Argitaletxea | Amaya Echevarria | Tiago Battesti | Frantsesetik itzulia | Nahia Zubeldia | Aldiberean frantsesezko eta euskarazko bertsioak |
2020 ABENDUA | 2023 EKAINA | Oraingoz bi liburukiz osatzen da saila, posible da 2024 urtean 3. ale bat argitaratzea eta guztira egileek 7 liburukiz osatutako saila sortu nahiko lukete |