Sedyias

komikipediatik
46.6.210.100 (eztabaida) (PAPEREZKO KOMIKI LIBURUAREN KOLORISTA)(r)en berrikusketa, ordua: 08:04, 21 iraila 2023
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Sergio Román 'Sedyas' Barakaldon 1976 urtean jaiotako irudigile, komikilari, kolorista eta errotulugilea da. Euskarazko komikigintzan, koloreztatze lanak egin ditu Xabiroi aldizkarirako, 'Artxipelagoa' proiekturako...

Hemezortzi urte zituenean animazioaren esparruan lan egiten hasi zen, batez ere publizitatean, baina baita telebistan eta zineman ere.

Hasierako urte horietan, besteren artean, Merlin animazio enpresan lan egin zuen Guillermo Gonzalez eta Alex San Vicente "Sanvi"-rekin batera, eta elkarrekin ArtboxINK estudioa eratu zuten. 2003 urtean Artbox sortu zuen, irudigintzari buruzko foro/komunitate birtuala.

J. L. Munuera marrazkilariarekin frantziar-belgikar editoreentzat koloreztatze lanetan hasi zen, proiektu pertsonalekin eta egun baita BD klasikoko Boule/Bill eta Zorglub edo Conan sailetan ere. Espainiar Estatuan argitaletxe ugarirentzat egin du lana: Astiberri, Nuevo Nueve, Norma, Dibbuks...

Tebeosfera atarian zerrendatzen dira lan guzti hauek.

EUSKARAZKO KOMIKIGINTZA

Bere komiki laburrak gazteleraz El Balanzin aldizkarian argitaratu zituen 2007 urtetik aurrera.

Xabiroi aldizkarirako koloreztatzeak egin ditu: 'Haur besoetakoa' 6 orri, Mikel Begoña/Alex Orbe edo eta David Zapirain/Dani Fanoren istorioak...

Aldizkarirako 'Amodiozko enkargu bat' komikia sortu zuen Pako Aristiren gidoiaz.

Julen Ribas Arrasatearraren "Ah, ça ira" komikia koloreztatu du (Frantsesez Delcourt eta gaztelaniaz Dolmen argitaletxeekin)


ARTXIPIELAGOA: PODCAST-A ETA KOMIKIA(K)

"Artxipelagoa" EITBPodkast plataformarako Ulu Mediak ekoitzitako podcast-telesaila da. Bigarren denboraldia hastearekin batera, 2022ko udazkenean jarri zen eskuragarri lehen denboraldiko kontakizunari dagokion komiki digitala. Etxeberria anaiek egokitu zuten gidoia, Alex San Vicente ilustratzailea arduratu zen irudietaz eta Sedyias-ek egin zituen koloreztatze lanak. 2023ko irailean Elkarren eskutik lantalde berdinak paperezko liburu formatuan argitaratu zuen komikia.


KOMIKI DIGITALAREN KOLORISTA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 12 ABENDUA
Artxipielagoa.jpg
Artxipielagoa EITB Martin Etxeberria Garro
Xabier Etxeberria Garro
Alex Sanvi
KOLOREA
Sedyias
Euskaraz 2020 Podcast formatuan
2021 Komiki Digitala
2023 Paperean

PAPEREZKO KOMIKI LIBURUAREN KOLORISTA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 IRAILA
Artxipielagoa komikia.jpg
Artxipielagoa komiki liburua Elkar
EITB
Martin Etxeberria Garro
Xabier Etxeberria Garro
Alex Sanvi
KOLOREA
Sedyias
Euskaraz 2020 Podcast formatuan
2021 Komiki Digitala
2023 Paperean