2023 URTEKO KOMIKI LEHIAKETAK
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIAK
Hainbat sariketa urte hasieran izaten dira (Ikastolen Elkartea, Elkar Ilustrazio lehiaketa, Portugaleteko, Udala, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza deialdik...) eta beste batzuk urtea amaitu baino lehen ixten dute lanak aurkezteko epea (komikigintzako Nazioarteko Egoitzak, Galtzakomik, Crash Comic...)"Epea jada itxita duten lehiaketak" atalean dago deialdi hauei buruzko informazioa: 2023ko deialdiei begira, sortzaileentzat interesgarria izan daiteke aurreko urteetako deialdien eduki orokorrak, baldintzak eta ohiko epeak ezagutzea, nahiz eta deialdia argitaratu arte ez diren behin betiko baldintzak ezagutuko(batez ere Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko deialdien kasuan).
ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK
16. urtez antolatu da Ibarran Galtzakomik lehiaketa, euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarra. Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak elkarlanean antolatzen dute. Egileen jatorria ez da muga, lanak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke.
9 urtera artekoena (2014an jaiotakoak barne). 10-12 urte bitartekoena (2013an eta 2011n jaiotakoak barne). 13-16 urte bitartekoena (2010en eta 2007an jaiotakoak barne). 17 urtetik gorakoena (2006an jaiotakoak barne). SARIAK: Oinarrietan jasotzen dira adinez adin irabazleek jasoko dituzten sariak eta aurten berrikuntza bat ere izango du lehiaketak. Denonartean argitaletxeak saritutako lan bat aukeratuko baitu argitaratua izateko. SARI BANAKETA ETA ERAKUSKETA: sari banaketa abenduaren 15ean izango da eta aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira Ibarrako Kultur Etxean abenduaren 15tik 29ra. KOMIKIAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 2023ko Azaroak 29 Oinarriak |
---|
Crash komik soilik Araban bizi diren edo bertan ikasten edo lanean ari diren 30 urte bitarteko gazteentzat antolatzen den lehiaketa da: A Modalitatean 12 eta 17 urte arteko gazteek har dezakete parte, B Modalitatean 18 eta 30 urte artekoek.(garai batean 35 urte artekoek ere parte hartu zezaketen) Lanak aurkezteko azken eguna: azaroak 1 |
---|
ESKAERA EGITEKO EPEA ITXITA
Frantziako Estatuan, Espainiako Estatuan edo Kanadako Estatuan bizi diren sortzaileentzat.
Proiektuan parte hartu ahal izateko, hautagaiek gutxienez bi urteko praktika artistikoa izan behar dute. • Egile bakoitzari 4.500 euro edo 6.000 dolar gordin jasoko ditu, egonaldien iraupena estaltzeko. EGONALDIAK 2024ko Urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra Angoulêmeko Nazioarteko Komiki Jaialdiarekin bat eginez Hiri bakoitzean ekipatutako pisu bat –bakarka edo partekatua– eskuragarri izango dute, eta, partekatutako ostatua bada, barruan, egile bakoitzarentzako banakako gela bat. Partekatuko lan-tailer bat ere erabili ahal izango dute. PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK: ESTATU ESPAINIARREAN BIZI DIREN KOMIKIGILEENTZAT Oinarriak ESTATU FRANTZIARREAN BIZI DIREN KOMIKIGILEENTZAT Oinarriak |
---|
Lehiaketak Foru Komunitateko sorkuntza literarioan lan bat euskaraz eta beste lan bat gazteleraz saritzea du helburu, eta lan saritua genero hauetakoa izan daiteke : poesia, antzerkia, komikia eta nobela grafikoa, entsegua eta haurren zein gazteen literatura.
15.000 euroko sari bat emango da gaztelaniazko modalitatean eta 15.000 euro euskarazko modalitatean. Bi modalitateetako bakar batean aurkeztu ahal iznago da lana: gaztelaniaz edo euskaraz. Nafarroan jaiotako edo Nafarroan 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erroldatutatako adin nagusiko edozein pertsona fisiko aurkezten ahalko da sariketara. LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: abuztuak 19. Lanak originalak eta argitaragabeak izan behar dute: ezin izanen dira aurkeztu argitaratuta dauden lanak, paperean edo beste edozein bitartekotan, ez eta blogetan edo sare sozialetan argitaratutakoak eta autoargitaratutako lanak ere. Lanak ezin izanen dira aurretik sarituak izan ezein lehiaketa nazional edo nazioartekotan, ez eta aurkeztuta egon ere beste lehiaketa batean, horren epaia deialdi hau ebatzi aurretik plazaratu behar bada. Lanaren egile-eskubideak hirugarrenei laga gabe egonen dira, eta etorkizunean lagatzeko konpromisoa hartu gabe ere. Hedadurari dagokionez komikian eta nobela grafikoan, orri kopurua gutxienez 40koa izango da (nobelen kasuan 200, 100 nobela laburren kasuan; antzerki lanetan, 70; entseguan, 150; poesian, 500 bertso;) Komiki eta eleberri grafikoaren kasuan, DIN A4 formatuan aurkeztu beharko dira orrialde solte eta zenbakituetan, zuri-beltzean nahiz koloretan. Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak hiru urtetan zehar bakarrik izango lituzke erreprodukzio, banaketa nahiz komunikazio publikorako eskubideak sorkuntza saritu horiek argitaratzeko eta egileak 15.000 euroko sari bat jasoko lukete; sariaren zenbatekoak argitalpenari dagozkion egile-eskubideak estaliko lituzke. Laburpen honek helburu informatiboa du, lehiaketari bvuruzko informazio zehatza: Oinarriak Nafarroako Boletin Ofizialean Lanak datorren abuztuaren 19ra arte aurkeztu ahal dira modu telematikoan Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez edota aurrez aurre, Nafarroako Gobernuaren edozein Erregistrotan. |
---|
ESKAERA EPEA 2023-06-19 |
---|
IKASTOLEN ELKARTEKO KOMIKI LEHIAKETA | |
---|---|
Hirugarren urtez Ikastolen Elkarteak komiki lehiaketa antolatu du
14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta maiatzaren 18a bitarteko epean entregatu behar dira lanak (ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea). Gaia: Euskara Batua. Bakarka edo taldean egin daitezke komikiak. komikiaren azala barne, komikiek bost orrialdetako luzera izango dute gehienez. Sari gisa, lan irabazlea Xabiroi komiki aldizkariaren 2023ko urriko zenbakian argitaratua izango da. Lehiaketa baino, dena den, parte-hartzea sustatu nahi da. Horregatik, parte-hartzaile guztien artean hainbat sari zozketatuko dira. |
ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA' 2023/01/26 OINARRIAK |
---|
ANTOLATZAILEAK | Portugaleteko Udala. |
---|---|
LANAK AURKEZTEKO EPEA | Lanak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 5ean bukatuko da. Egun horretako posta-ikurra daukaten lanak ere
onetsiko dira. (Aurreko edizio batzuetan lanak otsailean edo martxoan izan da lanak aurkezteko epearen itxiera) Lanak postaz edo Portugaleten bertan aurkeztu daitezke helbide honetan: Santa Klara kulturtegia Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa Casilda Iturrizar kalea, 10 48920 Portugalete (Bizkaia) |
GAIAK: | Komikiaren gaia librea da, baina pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan behar dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. |
LANEN EZAUGARRIAK |
Kategoria bakoitzean nahi beste lan aukezteko modua izando dute, inolako mugarik gabe, alegia. Egileek banaka edo elkarrekin aurkezteko modua izango dute. Elkarrekin aukeztuz gero, egile bakoitzaren parte-hartzearen portzentajea adierazi beharko dute egileek sinatutako egiaztagiri bat aurkeztuta. Hala egingo ez balute, saria banatzeko orduan egile-kopuruaren araberako proportzionaltasunaren irizpidea aplikatuko litzateke.
Gaia librea izango da, baina komikiko pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan beharko dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. Lanak zuri-beltzetan edo koloretan aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketara jatorrizko lana besterik ez da aurkeztuko, inolako kopiarik ez baita onetsiko. Lanak, halaber, teknika librea edukiko du. Informatika teknikaz egindako lanak onartuko dira. KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren einekoa, eta formatoa, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira. KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira. |
LEHIAKIDEEN JATORRIA | Ez dago jatorri mugarik.
Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa |
HIZKUNTZAK | Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategoria guztietan. Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa |
SARIAK | KOMIKI KATEGORIA
|
INFORMAZIO GEHIAGO | 2023 URTEKO EDIZIOKO OINARRIAK |
Bekaren ordainsari ekonomikoa 10.000€koa izango da eta 2024ko Loraldia Festibalaren egitarau barruan plazaratuko da lana.
Kultura arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Kultur arlo bat baino gehiago uztartzen badu aukera gehiago izango du.
|
---|