Lucas Ferreyra
Lucas Ferreyra 1973 urtean Buenos Airesen jaiotako irudigile eta komikigilea da.
Astiberri argitaletxeko webgunearen arabera, oso gazte hasi zen komikiak egiten, besteen artean DC, Marvel, Dark Horse (AEB), Eura Editoriale (Italia) eta Columbarentzat (Argentina). Lan horietako batzuetan "mamu" gisara lan egin zuen, hau da, bere izena ez zen inondik ageri kredituen.
Brasilgo hegoaldeko Florianopolisera joan zen bizitzera, uharte batera, eta hainbat aldizkarietan kolaboratzen hasi zen, besteren artean DreamWorks taldeko http://lucasfblog.blogspot.com/2016/09/revistas.html?m=1 'Penguins of, Madagascar' edo 'Kung-fu Panda' aldizkarietan. Aldi berean, arte-zuzendari gisa lan egin zuen, eta bere estilo pertsonalena garatzen joan zen aldizkari eta jaialdietarako enkarguei esker. Gaur egun komikigilea, margolaria eta ilustratzailea da, eta bere lanak AEBetan, Frantzian, Brasilen, Argentinan, Ingalaterran, Australian, Zeelanda Berrian, Kanadan edo Espainian argitaratzen dira.