Marjane Satrapi

komikipediatik
37.143.120.19 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Marjane Satrapi 1969 urtean Iranen jaiotako komikigilea da, frantziar Estatuan bizi dena. Hainbat komiki sorttu ditu, ilustrazioan aritzen da, haur literaturan eta bestere...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:16, 7 azaroa 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Marjane Satrapi 1969 urtean Iranen jaiotako komikigilea da, frantziar Estatuan bizi dena. Hainbat komiki sorttu ditu, ilustrazioan aritzen da, haur literaturan eta besteren artean The New York Times egunkariko editorialerako ere kolaborazioak egin ditu.

Wikipediaren arabera Satrapi Teheranen hazi zen eta bertako Lycée Françaisean eskolaratua izan zen. Haren gurasoak iraultza islamistaren aurretik Irango mugimendu sozialista eta komunistetan ibiliak ziren. Satrapi umetan askatasun zibilen zapaltzeen hazkuntzaren eta politika islamistek eguneroko bizitzan zituzten ondorioen lekuko izan zen, Ruhollah Khomeini Shah-ren erorialdia eta Iran eta Iraken arteko gatazkaren lehenengo urteak barne.

1983an, 14 urterekin, Vienara bizitzera joan zen, gurasoek bidalita, erregimen islamikotik ihesi.Unibertsitate garaia Iranen eman baitzuen. Satrapik Teherango Azad unibertsitateko arte ederren masterra egin zuen: ondoren frantziar Estatura itzuli zen berriz eta hor bizi da da ordudanik.

Bizipen horiek "Persepolis" nobela grafikoan islatu zituen. David B. komikigile frantziarra ezagutu ostean hasi zen Satrapi komikigintzan, eta hasieran autore horrek erabiltzen zuen antzeko estiloa erabiltzen hasi zen arren, ondoren Satrapik estilo oso pertsonala garatu zuen.

"Persepolis" atalka argitaratzen joan zen 4 liburukitan 2000 eta 2003 urteen artean. eta 2011 urtean Angoulême Coup de Coeur saria irabazi zuen. Izen bereko film animatua 2007ko maiatzean estreinatu zen Canneseko Zinemaldian: Carlos Reygadasen "Luz Silenciosa" filmarekin partekatu zuen Epaimahaiaren saria.

Persepolis sortzen ari zen garai berean lan ugari argitaratu zituen Satrapik: "Broderies" nominatua izan zen Angoulêmen eta "Poulet aux prunes" liburua saritua izan zen.


EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 IRAILA
Persepolis azala.jpg
Persepolis Elkar
Reservoir Books
Marjane Satrapi Marjane Satrapi jatorrizko Irene Arrarats 2000, frantsesez L'asotiation