Mintzoa Argitaletxea
1983an sortu zuen Segundo Otatzu Jaurrietak Mintzoa argitaletxea.
Mintzoaren espezialitatea Nafarroako historiarekin lotura duten liburuak, bildumak eta faksimileak argitaratzea da.
Besteren artean, idazle hauen lanak eman dituzte argitara: Esteban de Masparrauta, Pedro Agramont y Zaldibar, Alfonso López de Corella, Arturo Campión, Iturralde y Suit, Navarro Villoslada, Aranzadi.....
MARÍA DEL MAR LARRAZA MICHELTORENA
JOSE LUIS ORELLA UNZUÉ
FERNANDO PÉREZ DE LABORDA
FERNANDO SÁNCHEZ ARANAZ
BEGOÑA PRO URIARTE
LUIS ORDOKI URDAZI
PEIO MONTEANO SORBET
Azken egile honen liburuan oinarrituta, César Oroz komikigileak
Peio Monteano historialariaren Noain 1521 liburuan oinarrituta dago. Orozek bere burua idazlearen jarraitzaile sutsutzat aitortu zuen, eta horregatik, "erabateko zorroztasun historikoa" duen komikia dela uste du.
Aritz Otazu editorearen hitzetan, "Nafarroako historia publikoari modu deseroso eta erakargarrian eramatea" da liburuaren helburua; "formatu honek errazago eginen du historia kontakizunen zabalkundea jendartean", gaineratu du.
Cesar Oroz marrazkilari iruindarraren komiki berria Nafarroako Mintzoa argitaletxeak argitaratu du euskaraz zein gaztelaniaz, argitaletxearen 40. urteurrenaren karietara. Mintzoa eta Cesar Orozek akordioa egin dute, urtero, gure historiari buruzko komiki liburu bat argitaratzeko.