Astiberri

komikipediatik
46.222.83.235 (eztabaida) (EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 10:58, 5 abendua 2023
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

ASTIBERRI ARGITALETXEA

2001 urtean sortu zen Bilbon Astiberri komiki argitaletxea. Nazioarteko komikilarien lanak argitaratzen ditu, Estatu Frantziarrekoak, Estatu Batuetakoak eta Estatu Espainiarrekoak nagusiki.

500 komiki baino gehiago argitaratu ditu sortu zenetik, eta hauetatik 40 inguru euskaraz argitaratu ditu. Hasiera batean haur eta helduentzako komikiak tartekatu zituen Astiberrik, urtero 2 edo ale, baina 2020 urtetik aurrera kopuruetan aldaketa iritsi zen Txikiberri Argitalpen-zigilua jarri baitzuen martxan: honen ondorioz urtero euskaraz argitaratutako komiki kopurua nabarmen handitu du Astiberrik, baina argitaratutako lanen artean haur/gazteen liburuak helduen kopurei gailendu zaizkee: 2020tik Astiberriki euskaraz argitaratu dituen 15 komikietatik soilik 2 izan dira helduentzat, hain zuzen ere Elizabeth Casillas/Higinia Garay euskal egileen 'Emakume guztiak' eta 'Maus' Pulitzer saria. Julen Gabiria itzultzaileak jakinarazi du Astiberrik euskaraz argitaratuko duela Joe Saccok Plaestinari buruz egindako komikia.


ASTIBERRI ETA EUSKARA 2000/2014/2020

2000. hamarkadan haurrentzako bizpairu liburu ilustratu eta komiki argitaratu eta gero, 2014 urtean hasi zen Astiberri jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen : ibilbide honetan euskaraz zein gazteleraz argitaratutako lehen lana Javier de Isusi donostiarraren 'Baleak ikusi ditut' komikia izan zen, eta ondoren euskarara itzulitako Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak merkaturatu ditu nagusiki (Paco Roca, Zapico, Frederik Peeters...). Euskal autoreei dagokionez, Isusiren 'Asylum' Komikiaren bigarren edizioa gazteleraz eta euskaraz argitaratu ondoren, 2018ko urriaren 18an Dani Fano donostiarraren 'Migel Marmolen hamaika eta bat bizitzak' komikia argitaratu zuen. https://twitter.com/gabiriakopa/status/1658125083809021952 Julen

2020 urtean Astiberri Infantil/Txikiberri Argitalpen-zigilua jarri zuten martxan, gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua, eta maiatzean iritsi zen dendetara lehen alea: Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia; urtean zehar beste dozena erdi komiki argitaratu ziren, eta 2021/2022 urteetan autore berri batzuren lanak eta zenbait sailen 2., 3. edo eta liburukiak argitaratu ziren .Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago zigilu hau. Txikiberriko ale guztiak gazteleraz argitaratzen dira baina denak ez dira euskaraz argitaratu.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK

Euskaraz argitaratutako lehen lanak argitaletxea sortu berritan heldu ziren,2002 urtetik aurrera euskaraz eta gazteleraz argitaratu baitzen Raquel Alzate, Ricardo del Río eta Aritza Bergararen Mitologika saila, ilustrazio eta testuz osatutako liburua (3 liburuki guztira).

2004ean argitaratu zuen Astiberrik euskarazko bere lehen komikia, haurrentzako Gugu sailean: Errege kalamitatea. "Adalbertok ez du lotsa handirik" Lewis Trondheimen gidoiaz eta Fabrice Parmeren marrazkiez; Joxe Rojas izan zen euskaratzailea. Gaztelaniaz, katalanez eta galegoz argitaratu zen ere.

Gugu sailak izan dituen beste 6 liburuen artean soilik Dave McKean eta Neil Gaimanen Otsoak hormetan album ilustratua argitaratu zen euskaraz.

2004 urtean ere gazteleraz eta euskaraz argitaratu zuen (Deustuko Unibertsitatearekin batera) Juan Manuel Díaz de Guereñuk Habeko mik ekimenari buruz egindako azterlana: Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991). Mikel Ugaldek itzuli zuen euskarara.

Jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen Astiberri, eta Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut lana izan zen lehen emaitza: gazteleraz eta euskaraz une berean argitaratu zuten, Bego Montorio arduratu zen lan hori euskarara itzultzeaz, eta bera arduratu izan da ere handik aurrera Astiberrik euskaraz argitaratu dituen eskararako itzulpen guztietaz.

2014 urtetik aurrera, urtero komiki bat edo bi argitaratu izan ditu euskaraz, baina denak (lehen aipatutako Isusiren kasua izan ezik) berralgitalpenak eta Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak izan dira, komikigintzako harribitxiak denak: Paco Rocaren Zimurrak (2014) eta Etxea (2016), Miguel Gallardoren 'Maria eta biok' (2014) eta 'Mariak 20 urte betetzen ditu' (2015), Alfonso Zapicoren 'Dublindarra' (2015), eta Frederik Peeters-en 'Pilula Urdinak' (2016)

2016eko irailean Argiak argitaratu zuen Jabi Zabalak Fernando Tarancon Astiberri argitaletxeko arduradunari egindako elkarrizketa.

2017 urtean berragitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz 2015 urtean Isusik CEAR erakundearentzat egindako Asylum komikia. Urte berean Emilio Ruiz eta Ana Mirallesen Waluk komikia argitaratu zen. Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu zuen ere Astiberrik, Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzurako , baina komikia ez den salgai jarri: Bizkaiko liburutegi sarean eskuragarri dago eta Eusko Jaurlaritzako Katalogo Bateratuaren bidez eskuratu daiteke.

Ibilbide honetan, hasiera batean gazteleraz komiki bat argitaratu eta urte batzuetara argitaratu izan zituen Astiberrik euskarazko bertsioak, baina 2016tik aurrera batera merkaturatu ditu komiki berdinaren Estatu espainiarreko hizkuntza ezberdinetan argitaraturako komikiak, adibidez Etxea, Waluk, Zubigileak...

2018an Alfonso Zapico asturiarraren Los puentes de Mosku/Zubigileak komikia argitaratu zuen euskaraz.

2017-2018 eta 2019an hurrenez hurren Emilio Ruiz eta Ana Miralles komikigileen Waluk Sailaren hiru liburukiak argitaratu zituen euskaraz Astiberrik. 2011ean sortu zuten bi autoreek Hartz zuriaren lehen komikia, baina bigarrena ez zen 2017 urterarte iritsi. Urte horretan bertan argitaratu zen lehen atalaren euskarazko bertsioa: 2018an bigarren atala euskaraz argitaratu zen, "Bidaia handia" izenburupean eta 2019ko hirugarrena, "Txakur handiaren bidea", denak Bego Montorioren itzulpenarekin.


2018KO URRIA: DANI FANOREN KOMIKIAREN ARGITALPENA

Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 8 urtetan zehar Dani Fanok landutako proiektu pertsonala izan da eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren saridunetako bat izan zen.


2019: "WALUK"-en HIRUGARRENA ETA "SALTO", EUSKAL GATAZKA ANDALUZIAR BATEN ETA BELGIAR BATEN IKUSPEGITIK

Emilio Ruiz eta Ana Mirallesek 2019ko apirilean argitaratu zuten Waluk Sailaren hirugarren atala gazteleraz Astiberrirekin, eta aldiberean argitaratu zen euskaraz.

Helduentzako komikigintzan, "Salto" izan zen Astiberriren urteko argitalpena: Mark Bellido gidoigilearen esperientziaren emaitza da Salto, Euskal Herrian bizkartzain jardun zuen garaikoa, eta Judith Vanistendael belgikarrak ekarri du marrazkitara. Astiberriko sinopsiaren arabera "Valentziako herri txiki batean bizi da Miquel, eta badu zoriontsu izateko behar duena: maite duen familia eta inguruko umeen estimua ekarri dion banatzaile lanpostua litxarreria denda batean. Baina Miquelek amets bat du. Idazle izan nahi du. Sinetsita dago ezin dela idatzi bizitza zirraragarria izan ezean, eta bizimodua aldatzea erabakitzen du; estatuaren zerbitzuko bizkartzaina izateko aurkezten du bere burua. Lehen lanpostuak Euskal Herrira eramango du, non hautetsiek etengabeko zaintza behar duten." Getxoko Azokan aleak sinatzen egon ziren bi autoreak.

2020 ASTIBERRI INFANTIL/TXIKIBERRI SAILA


ASTIB HAUR.JPG
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri izenpean 2020ko martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua jarri zen martxan: COVID19 egoera dela eta ez zen erraza izan argitalpenen martxa zehaztea, baina Astiberrik azkenean lortu zuen aurreikusitako album guztiak kaleratzea. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi zen liburudendetara, Adrien Albert autorearen 'Claude eta Morino 1. Madarikazioa' komikia; uztailean Martín Romeroren "Uxío" argitaratu zen, urrian merkaturatuko zen Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia eta azaroaren 19an Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa).

Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta.

'Argitaletxearen arabera, Txikiberri 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, baina badira gatzetxoentzako komikiak ere, nahiz eta azken kasu honetan gazteleraz argitaratu diren denak denak ez diren euskarara itzuli.

`Claude eta Morino´ komikiaren kaleratzearen arira, Imanol Mercerok 'Claude eta Morino' komikiari buruzko iruzkina egin zuen Berrian "Olatu berria ote dator?" izenburupean, eta Astiberrik irekitako bideari buruzko hausnarketa egin zuen, haurrentzako bereziki sortutako komikikiak hizpide hartuta.

Txikiberri Argitalpen-zigilua bigarrena 'Uxío' komikia izan zen, uztailean argitaratua

Martín Romero galiziarrak sortu dituen istorioek "mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari."

Jatorrizkoa galegoz 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen, haur eta gazteentzako atalean.


2020 URTEKO HELDUENTZAKO KOMIKIAK EUSKARAZ

‘Emakume guztiok’ komiki liburua 2020ko uztailean argitaratu zen Mundu Bat Gobernuz Kanpoko erakundearen eta Astiberriren eskutik: Mundu Baten enkarguz eta proiektu zabalago baten baitan, gidoia Elizabeth Casillasek egin du eta marrazkiak Higinia Garayk. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak dira kontakizunaren ardatza.

2020ko uztailaren 17an aurkeztu zen komikia Donostiako Tabakaleran, eta ‘La historia de todas nosotras’ dokumentala proiektatu zen ere eta Node taldeak koreografia bat eskeini zuen

2020ean Jon Muñoz Astiberrirako itzultzaile lanetan hasi zen, Txikiberri Saileko ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak itzuliz. Ordurarte Bego Montorio Uribarren izan zen euskararazko bertsioen arduradun bakarra (2020ean ‘Claude eta Morino’, 'Uxío' eta ‘Emakume guztiok’ komikiak euskararatu ditu) eta orain bien lanari esker irakurri daitezke Astiberriko komikiak euskaraz. 

2021 TXIKIBERRIko ISTORIO BERRIAK ETA JARRAIPENAK. HELDUENTZAKO EUSKARAZ KOMIKIRIK EZ AURTEN.

2021 urtean Txikiberriren baitan Anouk Ricard frantziarraren 'Patti eta inurriak' Komikia argitaratu zuen Astiberrik: 2020 urtean hasiera izan zuten pertsonaien sail batzuk jarraipena izan zuten:'Claude eta Morino' sailaren bigarren albuma eta 'Biga' saileko bi liburuki argitaratu ziren.

Bego Montorio Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' saioan Txikiberri sailaz mintzatu zen.

Baina Txikiberriko komiki guztiek ez dute euskarazko bertsiorik... 2021ean soilik gaztelaniaz argitaratu ditu Astiberrik adinez nagusigoak diren haur eta gaztetxoentzat bideratutako 3 komiki: 'Los Muértimer','Utralazer' eta 'Nimona'.

2021 urtean Astiberrik ez zuen helduentzako euskarazko komikirik argitaratu.

2022 URTEA: EISNER ETA PULITZER SARIKETEN IKURRAK EUSKARAZ

2022 urtean Astiberrik euskaraz argitaratu zituen 4 komikietatik 3 Txikiberri Argitalpen-zigilukoak izan zirenm

Batetik Álvaro Ortiz Zaragozarraren 'Iratxo txikia eta shatranj partida' argitaratu zuen eta BIGA sailaren 4. liburukia.

Bestetik 10 urtetik gorako irakurleentzat 2010 urteko 'Smile' komikia ekarri zuen euskarara Astiberrik. Lan honi esker Eisner sari entzutetsua jaso zuen Raina Telgemeier egileak.

Helduentzat, Julen Gabiriak euskarara ekarri zuen ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980tik aurrera ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istorioa. 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen. Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela.

2023 TXIKIBERRI ETA LEHEN ALDIZ ALEMANIARRETIK EUSKARARA

Euskaraz argitaratzen dituen lanen artean Txikiberri bildumakoak nagusi dira Astiberriren katalogoan.

Zenbait sailek jarraipena izaten ari dira, adibidez Martín Romero galiziarraren 'Uxío' 2 liburukia argitaratu da eta BIGA sailaren 5. liburukia bidean da.

Bestalde, gazte literaturaren baitan Josephine Mark alemaniarraren 'Txangoan txiripaz' argitaratu da, minbiziaren gaia zeharka lantzen duen komikia. Naroa Zubillagak egin du itzulpena.

7 urtetik gorako irakurleentzat Lucas Ferreyra argentinarraren 'Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria' argitaratu zuen, Astiberrik ohi duen bezala aldierean gazteleraz, euskaraz eta katalanez.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 12 ABENDUA
Palestina.jpg
Palestina Astiberri Joe Sacco Joe Sacco Jatorrizkoa ingelesez Julen Gabiria 1993–1995 atalka 9 zatitan eta 2001 urtean liburuki bakarrean, Fantagraphics Books.
2023 1O URRIA
Piqopiqo eus.jpg
Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Lucas Ferreyra Lucas Ferreyra Jatorrizkoa gazteleraz Bego Montorio Uribarren 2023, aldiberean gazteleraz eta katalanez
2023 05 MAIATZA
Biga 5.jpg
Biga 5. Bat eta bakarra
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018 Avni 5(Milan editeur)
2023 O4 APIRILA
Txangoantxiripaz.jpg
Txangoan txiripaz Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Josephine Mark Josephine Mark Jatorrizkoa alemanez Naroa Zubillaga 2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea)
2023 O3 MARTXOA
Uxio eta lagunak.jpg
Uxío eta lagunak Uxío Saila 2 Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2023 O3, Astiberrik aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
2022 12 ABENDUA
Maus euskera.jpg
Maus Astiberri Art Spiegelman Art Spiegelman Jatorrizkoa ingelesez Julen Gabiria 1980–1991 urteen artean atalka Raw aldizkarian, 1991 urtean liburuan Pantheon Books
2022 10 URRIA
IrriEgin.jpg
Irri egin Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Raina Telgemeier Raina Telgemeier Jatorrizkoa ingelesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2010 Smile (Scholastic/Graphix)
2022 07 UZTAILA
Biga 4.jpg
Biga 4. Biga endreda-makila
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2017 Avni 4(Milan editeur)
2022 MAIATZA
Lapequenagenia EUS.jpg
Iratxo txikia eta shatranj partida Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Álvaro Ortiz Álvaro Ortiz Jatorrizkoa gazteleraz Bego Montorio Uribarren 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri)
2021 10 URRIA
2021 biga 3.JPG
Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2016 Avni 3(Milan editeur)
2021 06 EKAINA
Claudeetamorino2 eus.jpg
Claude eta Morino 2. Zorionak zuri! Claude eta Morino Saila Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2019, "Claude et Morino 2" Joyeux Anniversaire!, Editions L'école des loisirs
2021 04 APIRILA
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna!
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)
2021 03 MARTXOA
Pattietainurriak.jpg
Patti eta inurriak Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Anouk Ricard Anouk Ricard Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2010 'Patty et les fourmis' (Gallimard Bd)
2020 11 Azaroa
Tigreaamesgaiztoarenkontra.jpg
Tigrea amesgaiztoaren kontra astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Emily Tetri Emily Tetri jatorrizkoa ingelesez Jon Muñoz 2018 Tiger vs. Nightmare (First second)
2020 10 URRIA
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)
2020 07 UZTAILA
Emakume guztiok.jpg
Emakume guztiok Astiberri Elizabeth Casillas Higinia Garay Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri
2020 07 UZTAILA
Uxio eus.jpg
Uxío Uxío Saila 1 Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
202O 05 MAIATZA
2020 claude astiberri1.jpg
Claude eta Morino 1. Madarikazioa Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs
2019 10 URRIA
2019 Salto eus.jpg
Salto Astiberri Mark Bellido Judith Vanistendael Gazteleraz jatorrizkoa Bego Montorio Uribarren 2016, frantsesez argitaratu zen "Salto" komikia (Le Lombard, Bruselas)
2019 04 APIRILA
2019 Waluk3 eus.jpg
Waluk 3: Txakur handiaren bidea
WALUK SAILA
Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2019, Waluk La ruta del Can Mayor Astiberri
2018 ABENDUA
2018 waluk.jpg
Waluk 2: Bidaia handia
WALUK SAILA
Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2017, Waluk La gran travesiaAstiberri
2018 10 URRIA
2018 migel.jpg
Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak Astiberri Dani Fano Dani Fano Edizio elebiduna Koldo Izagirre 2018ko iraila: Los doce nacimientos de Miguel Marmol (El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen, Urrian Estatu Espainiarrean Astiberri.) Dani Fanoren urteetako proiektu pertsonala eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren proiektu saridunetako bat
2018 05 MAIATZA
2018 zubigileak.jpg
Zubigileak Astiberri Alfonso Zapico Alfonso Zapico Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri)
2017 11 AZAROA
2017 ondo maite nazazu.jpg
Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua / Astiberri Rosalind B. Penfold Rosalind B. Penfold Ingelesetik itzulia Arrate Hidalgo 2005 Dragonslippers. This is what an abusive relationship loock like: Rosalind B.Penfold(Penguin Group,Canada)
2017 10 URRIA
2017 waluk.jpg
Waluk
WALUK SAILA
Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2011, Waluk Astiberri
2017 02 OTSAILA
2007 ASYLUM.jpg
Asylum Berrargitarapena Astiberriren eskutik / jatorrizkoa CEAR Euskadi Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena
2016 10 URRIA
2016 pilula urdinak.jpg
Pilula urdinak Astiberri Frederik Peeters Frederik Peeters Frantsesetik itzulia Bego Montorio Uribarren 2001 Frantsesez (Atrabile) 2003 Gazteleraz (Astiberri)
2016 06 EKAINA
2016 etxea.jpg
Etxea Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2016 06 EKAINA (Astiberri)
2015
2015 dublindarra.JPG
Dublindarra Astiberri Alfonso Zapico Alfonso Zapico Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2011 Dublinés (Astiberri)
2015
2015 mariak20.JPG
Mariak 20 urte ditu Astiberri Miguel Gallardo / Maria Gallardo Miguel Gallardo Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2015, aldiberean jatorrizkoa eta euskaraz: María cumple 20 años (Astiberri)
2014 05 MAIATZA
Baleak.jpg
Baleak ikusi ditut Astiberri Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2014 aldiberean jatorrizkoa eta euskaraz: "He visto Ballenas" (Astiberri)
2014
Maria eta biok.JPG
Maria eta biok Astiberri Miguel Gallardo / Maria Gallardo Miguel Gallardo Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007 gazteleraz, Maria y yo (Astiberri)
2014
Zimurrak.JPG
Zimurrak Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri)
2004
Errege kalamitatea.JPG
Errege kalamitatea: Adalbertok ez du lotsa handirik Astiberri Lewis Trondheim Fabrice Parme Frantsesetik itzulia Joxe Rojas 2001, Le roi catastrophe, Delcourt

KOMIKIGINTZARI BURUZKO AZTERLANAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2004
Habeko-mik.JPG
Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991) Astiberri Juan Manuel Díaz de Guereñu Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak Edizio elebiduna Iñaki Ugalde 2004 Aldiberean gazteleraz eta euskaraz