Kote Camacho

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Kote Camacho 1980 urtean Oiartzunen jaiotako zinegilea, ekoizlea eta animazio filmen egilea da. Komikigitzan Napartheid kolektiboan parte hartu zuen eta 2023 urtean Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak ekimenaren baitan argitaratu zen komiki bilduman jaso zen bere istorio bat.


Arte Ederretako ikasketak egin zituen garaian Napartheid fanzinean parte hartu zuen, adibidez Joseba Sarrionandiaren lanetan oinarritutako "Zitroi ur komikiak" liburuan, Mattin, Jokin Larrea eta beste irudigileekin eta Harkaitz Cano, Angel Luis Lara eta Gari Berasaluzeren testuekin osatutako lan kolektiboan:Txalaparta argitaletxearen laguntzaz kaleratu zen komiki liburu hau.

Storyboard ugari sortu ditu eta bere animazioak txertatu dira hainbat filmetan adibidez 2007 urteko Julio Medem zuzendariaren 'Caótica Ana'-n. Storyboard-ak ere egin zituen filme hauetarako: '28 weeks later',' The Green Man', 'A Escondidas'... Eta, besteren artean, bere animazio lanak filma hauen parte dira:

Urrezko Eraztuna (Jon Garaño, 2011)

Nuestro viejo y el mar (Lander Camarero, 2017)

Margolaria (Oier Aranzabal, 2018)

Apaiz Kartzela (Oier Aranzabal, Ritxi Lizartza, David Pallarès, 2021)

Matxitxako (Jesús Lacorte, 2022)


Sortu zuen lehen laburmetraia 'La Gran Carrera' izan zen (Txintxua Films, Kimuak, 2010), Europako Film Akademia-k nominatua eta 72 sari jaso zituelarik. Elkartea (2013) Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Jaialdia-k hartatu zuen lehen euskarazko filma izan zen.

Zuzendutako beste lanak: Don Miguel (2014) , Beti Bezperako Koplak (elkarlaneko zuzendaritza, 2016) Areka (elkarlaneko zuzendaritza, 2017), Txillardegiren Klika (2019)...


Komikigintzan Txillardegi protagonista hartuta sortu zuen ere 2023 urtean Udalbiltzak antolatutako Geuretik sortuak ekimenaren baitan argitaratu zen komiki bilduman jaso zen bere istorioa.