Raisa Alava

komikipediatik
31.221.246.246 (eztabaida) (KOMIKIGINTZA)(r)en berrikusketa, ordua: 06:29, 20 abendua 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Raisa Álava Robina Zuhatzan 1990 urtean jaiotako ilustzailea da.


Wikipediaren arabera Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, Zeramikan masterra egin zuen unibertsitate berean eta Bartzelonako Elisava eskolan Ilustrazioa eta Komikia graduondokoa egin zuen.

Hainbat bakarkako erakusketa (Donstiako Alkolea Beach-en adibidez) eta taldekako erakusketa egin ditut: Bilboko Yimby-n, Cuencako Arte Ederren fakultatean, Bizkaia Aretoan, Barakaldoko Clara Campoamor aretoan, Rekalde Aretoan, Montehermoso Jauregian...

Pikara Magazine aldizkarirako egin izan ditu lanak, The New York Times egunkarian argitartu zuen bere lan bat,Bilboko BALA Arte Liburu Azokaren kartela egin du...

2023ko Frantziako Tourreko kartela egiteko lehiaketa irabazi zuen eta honen harira elkarrizketatu zuten Euskal Telebistako Hitzokei saioan Bere ibilbidean zehar Sari hauek jaso ditu:

   2019an Ertibil Bizkaian hautatu zuten bere lana eta egoitza artistiko bat egin zuen AirWron (Wroclaw, Polonia).[8]
   2019an Gasteizko Artium Museoko “Eskualdea” produkzio-beka jaso zuen.[6]
   2018an Irudika Ilustrazioaren beka irabazi zuen, Angouleman (Frantzia) egoitza artistikoa egiteko.[9]
   2017an Kalkografia Nazionaleko Arte Grafikoaren Lehen Saria lortu zuen (Madril).[10]


KOMIKIGINTZA[aldatu]

2021 urtean Tupust! kolektiboaren bigarren antologian argitaratu zuen komiki bat.

Alea aldizkarian adierazi zuenez 2023ko azaroan Aia argitaletxearen eskutik bere lehen komiki albuma argitaratu zuen , gazteleraz, 'Sumidero' izenburupean.