Asisko

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko 1965 urtean Iruñean jaiotako komikilaria da.

Wikipediaren arabera, 80. hamarkadan Napartheid fanzinean hasi zuen bere ibilbidea, honen sorkuntzan parte hartuaz ZaldiEroarekin batera . Argia aldizkarian urte askotan kolaborazioak egin ditu, Egunkaria eta Berrian ilustrazio lanak...

Napartheid fanzinearen bidez 1988 urtean 'Hegoekialde Urruneko Legenda' komikia argitaratu zuen; ondoren 1994ean Arturo Campion Kultur Elkarteak argitaratu zuen 'Erraondo' (La Habanako Palma Real Saria) eta hasiera batean Argia aldizkarian agertu ziren 1996 urtean 'I'm Pellot, Biba festa' albumean argitaratutuako komikiak.

Argia aldizkarian atalez atal argitaratu eta gero, 2003an 'Gartxot' albuma argitaratu zuen (Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera, Adur Larrearen koloreekin; Aiacciuko Komikiaren Nazioarteko 7. Jaialdiaren baitan Korsika Hegoaldeko Kontseilu Nagusiak Ezagutzaren Domina eman zien autoreei) eta 2010ean 'Okatxu hegal egiten' (Mattin Irigoienen gidoiaz eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin).

Komikigintzaz gain, Zazpiak Batman kolektiboko kidea izan Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera; Mantxut liburuak sortu zituzten eta Euskal Herrian zehar ikuskizunak eskaini.

Negu Gorriak taldearen 'Borreroak baditu milaka aurpegi' diskaren liburukian kanta bakoitza Asiskoren komiki batekin ilustratua dator. Marko Armspach-ekin batera Kutxuflet izenpean 'Marijane kanta zan!' Oskorriren diskarako kantak egin zituen. Pottokaren diskaren azala eta Sagarroi taldearen logoak egin zituen.

2001ean Pernanekin 'Nora hoa, xirimola?' eta 2003an Aitor Txarterinaren marrazkiekin 'Sugea lilipean' liburuak egin zituen.

ETB1 telebista-kateko 'Mihiluze' eta 'Gure kasa'saioetan karikaturak egin zituen. Zinemagintzan Juanjo Elordirekin batera 'Munduaren bira 80 egunetan, doan' eta 'Gartxot, konkista aitzineko konkista' filmak zuzendu zitueneta Edorta Barruetabeñarekin izen bereko liburua osatu zuen.

2015eko urtarrilean, Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren aurka egindako erasoen arira, Berriako Iñigo Astizek solasaldi baterako elkartu zituen Pa­txi Huarte, Marko eta Asisko Urmeneta marrazkilariak eta euskaraz aldizkari satiriko baten hutsunea zegoela nabarmendu zuten: handik gutxira, urtarrilaren 28an, 'H28' komiki hilabetekari saretirikoa agertu zen, 2017 urtea bitarte 28 ale eman zituena.

2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen Asiskok beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.

2017 urtean 'Eusklabo Alaiak' albuma argitaratu zuen Gure Berriak komunikabidearen bidez. 2018ko ekainean 'Els EUSclaus feliços' katalanezko bertsioa argitaratu zen (Pol·len Edicions)

Argia aldizkarian kolaboratzaile aritu zen hainbat urtez Gora Pro Nobis atalean, 2017an azken lana argitaratu zuen arte

Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian Horkonpost saila marrazten du.

2017an Xabiroi aldizkarian 'Basolatik berri onik ez' sailaren lehen atala argitaratu zen: Asisko arduratu zen gidoiaz  eta Joseba Larratxe marrazkietaz; aldizkarian atalka argitaratu eta gero, 2020ko urrian publikatu zen albuma.

2017an Euskal Herriko Sormen sariaren lehen irabazle izendatu zuten Asisko Urmeneta, Lekeitioko Marabili jaialdian.

2018ko azaroan Asiskok `AztiHitza´ albuma argitaratu zuen, Agosti Xahoren bizitzan oinarritutako komikia. Erroa, Gure Berriak, Herrima eta Prefosta elkarteen arteko lankidetzaren emaitza izan zen argitalpena.

Etxepare Institutuaren bitartekaritzaz, 2019ko irailean Bruselan egin zen Fête de la BD komiki azokan parte hartu zuen Asisko Urmenetak. Aztihitza lana sinatzen egon zen, beste autoreekin batera erakusgai jarri zituzten bere lanak eta bi tailerretan hartu zuen parte.

Asisko Urmenetak 2019ko Euskadi Literatura Saria Ilustrazio modalitatean irabazi zuen Aztihitza komikiari esker. 2021 urtean gaztelerazko eta frantsesezko itzulpenak argitaratu ziren.

2019ko azaroan Nabarralderen eskutik "1620 Nafarroa Beheregaina" komikia argitaratu zuen. Gure berriak atarian bideoan jaso ziren Asiskok komikiari buruz errandakoak.

2020 urtean Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak 'Sugarren mende' komikia argitaratu zuen: 1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak eta Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere sorgin-ehizaren aitzakiapean jazarri zituzten herritarrak aipagai ditu.

2020ko urrian iritsi zen liburudendetara Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek Xabiroi aldizkarirako sortutako 'Basolatik berri onik ez' komikia

XABIROI WEBGUNEA KOMIKIAREN TEASERRA Musika: Julen Irazoki DAPA-ren bideoa


'Eusklabo Alaiak' eta 'Sugarren mende' komikiek bigarren edizio bat izan zuten.

Sarako idazleen biltzarrean aurre aurkeztu ondoren, 2022ko apirilaren 16an Amaiurko plazan 'Amaiur. Libera state' Asisko Urmenetaren komikia aurkeztu zen.

Asisko Urmenetak adierazi duenez Mireille Fanonekin elkarlanean arituko da, Eusklabo Alaiak komikiko protagonista ziren Robinson Crusoe eta Hazurbeltz tartean direla.

Asiskoren Facebook orrialdea


2022ko urrian 'Barruan gaude' EITBko Podcastean elkarrizketa luzea egin zioten

Asisko Urmenetaren ‘Amaiur! Libera State’ lana Korsikako Aiacciuko Nazioarteko Komiki Azokaren 20. edizioan sari bat jaso du. Portugalgo Central Commics atariak ere 'Prémio Especial Honorário' saria eman die Asisko eta Herrima argitaletxeari

2023 urtean Begiraleak EKE/ Herrima / Gure Berriak / Erroa elkarteen lankidetzari esker Asiskok 'Gora euskal herrientsak!' komikia argitaratu du, XX mende hasieran hezkuntzan eta kulturan aitzindari izan ziren emakumeak haitzat hartuta. Azaroa eta abenduan Donapaleun, Durangon eta Errenterian komikiaren aurkezpenak antolatu ziren.

Irratia elkarrizketa France Bleun

Biba zuzek saioan elkarrizketa, 47. minututik aurrera.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 Azaroa
Gora euskal herrientsak.jpg
Gora euskal herrientsak Begiraleak EKE/ Herrima / Gure Berriak / Erroa Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2023 Azaroa
2022 Apirila
Amaiur libera estate.jpg
Amaiur. Libera State Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2022 Apirila
2022 APIRILA
Amaiur 1522.jpg
Amaiur 1522 Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa Asisko Asisko Hitzik gabekoa 2022 Apirila
2020
2020 asisko sugarren mende.jpg
Sugarren mende Gure Berriak / Erroa / Lapurdi 1609 elkartea Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2020 11 Azaroa
2020 10 URRIA
2020 Basolatik.jpg
Basolatik berri onik ez Ikastolen Elkartea/Xabiroi Asisko Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa lehen atala 2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian eta 2020ko ekaineko 56. zenbakian azkena
2019
2019 nafarroa beheregaina.png
1620 Nafarroa Beheregaina Nabarralde Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2019 11 Azaroa
2018 AZAROA
2018 aztihitza.jpg
Aztihitza Erroa / Gure Berriak /Herrima / Prefosta Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 2018 11 Azaroa
2017
2017 eusklabo.jpg
Eusklabo alaiak Gure Berriak Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 2017 10 URRIA
2010
2010 okatxu.jpg
Okatxu Argia/Komunikazio Biziagoa Euskal Herriko Artzainak/Kukuxumuxu Mattin Irigoien Asisko

(kolorea Adur Larrea)

Euskaraz Jatorrizkoa 2009/2010ean Argia aldizkarian atalez atal
2003 11 AZAROA
2003 gartxot.jpg
Gartxot Argia/Komunikazio Biziagoa /Absurde Asisko Marko Armspach (marrazkiak) Jokin Larrea (kolorea) Euskaraz Jatorrizkoa 2003ko Maiatzaren 18an Argia aldizkarian hasi ziren argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan
1996 I’am Pellot, Biba Festa Argia/Komunikazio Biziagoa Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa Argia aldizkarian hasi ziren komikiak argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan
1994
1994 erraondo.jpg
Erraondo Arturo Campion Kultur Elkartea / IKA Asisko Arturo Campionen ipuin bat jatorri Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 1994
1988
1988 hego.jpg
Hegoekialde urruneko legenda Napartheid Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 1988ko neguan hasi zen atalka agertzen Naparthei fanzinean eta ondoren argitaratu zen album moduan

WEBGUNE ETA SARE SOZIAL PERTSONALAK

Asisko


* Intzuratik (Eusklabo Alaiak)

ELKARRIZKETAK,ARTIKULUAK...