2024

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK

TUPUST KOLEKTIBOAREN HIRUGARREN ANTOLOGIA 'GU'

TUPUST AZUL.webp

2023ko udazkenean Bilboko 'La Sinsorga' kulturgune feministak antolatutako irakurketa txoko feministaren baitan Irati Eguren, Ainara Azpiazu "Axpi"-k jakinarazi zuten 2024ko udaberrian argitaratuko dela Tupust! Kolektiboaren 3 antologia.Pikara Magazinek jaso zituen bi sortzaileen hitzak


MANGA EUSKARAZ

Kabe.jpg

Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 4 manga serie ezberdin argitaratu ditu jada.

'Dinosan' eta 'Girls last Tour' serieak zabalik diraute eta segur aski 2024 otsailetik aurrera iritsiko dira liburutegi eta liburu-dendetara ale berriak

Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.   

2024a urteko nobedadeen artean, Europan argitaratu gabe dagoen Tomomi Usuiren 'Otaku bat jainko lanetan' kaleratuko da; 'Change the world' argitaratzeko asmoa ere badu Harrietek, guztira 5 alez osatutako seriea.

Mangaberri webgunean orain arte euskaraz argitaratu diren manga komikien zerrenda osatu dute eta argitaratzea espero diren beste lan batzuen berri eman dute.

HARRIET EDICIONES

Otsailean Komikigitza franko-belgiar ildoko album berri bat behintzat argitaratuko da.

Adi egon Argitaletxearen webguneari

Segur aski 2024 urtean zehar argitaratuko da ere Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat BETI BERDIN Tabernan' istorioa.

A FIN DE CUENTOS

Bilboko A fin de cuentos argitaletxeak 2022 urtean Isabella Cieli/Noémí Marsily sortzaileen Mmet komiukia argitaratu zuten,. eta 2023 urtean frantziar estatuan bizi den Yoon-Sun_Park korearraren komiki bat argitaratuko du, adi argitaletxearen webgune eta sare sozialei.

CESAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA

Mintzoa oroz.jpg

Mintzoa argitaletxeak eta Cesar Orozek akordioa egin dute Nafarroako historiari buruz gutxienez 5 bat komiki liburu argitaratzeko.

2023 urtean argitaratu zen 'Zirt Zart Nafarroan : Noaingo Bataila 1521' komikia argitaratu zen eta hurrengo alea 2024 edo 2025 urtean argitaratuko litzateke.




ASTIBERRI

Biga bilduma.jpg

2024ko otsailaren 22an argitaratuko da euskaraz Biga 6 'Arrosa koloreko bizitza'.

XABIROI ALDIZKARIA

Xabiroi.jpg

Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.

aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.

Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertud en istorio baten albuma.