Marrazkirri

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nafarroa Behereko Oztibarreko Izura herrian 1990 urtetik aurrera Haize Berri Kulturetxean antolatu zen umore-marrazki topaketa da Marrazkirri, 2007 urtea bitarte ia 20 urtez antolatu zena eta 2024 urtean berreskuratu dena.

15 urte eta gero, 2024ko otsailean Marrazkirri berriz antolatuko da Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean dagoen Larzabale-Arroze-Zibitzen, zehazki Lartzabalen kokatzen den  Ezpeletenia ostatuan.
MARRAZKIRRI 2024 ERAKUSKETA
Marrazkirri 2024.jpg
Jarduera nagusia umore-marrazkien erakusketa bat da, non lurraldetasun mugarik gabe irudigintzan aritzen direnak edo amateurrrak A3 edo A4 formatuko bere marrazki originalak eskaini ditzaketen.

Bota´zank hori! da 2024ko edizioko gaia.

Urtarrilean zehar umore-marrazkiak ostatura bertara eroan ahal izango dira edo helbide honetara igorri: 
  • Espelletenia Ostatua

Larzabale-Arroze-Zibitze 64120 Baxenafarroa


Otsailaren 9an gaualdia antolatuko da 19:30etatik aurrera: Margolaritza, musika eta bertsularitza jadueretaz gozatu ahal izango da eta bertan afaltzeko aukera egongo da.



Herria: Larzabale-Arroze-Zibitze (Ezpeletenia);

MARRAZKIRRI URTEZ URTE

(Atal hau osatzen ari gara, informaziorik badukezu gehitu zerrendara, milesker!)

Elkarrizketak,erakusketak eta beste hainbat jarduera egiten ziren Marrazkirri ekimenaren baitan.

Euskonews atarian egin zuen Piarres Erdozaintzik 1998 urtea bitarteko topaketen kronika

2007 urtea bitarte 18 topaketa antolatu zituzten.


  • 2024: «Bota’zank hori!» da aurtengo gaia

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx



  • 1990: Lehen Marrazkirrin Jabner Iribarne izna zen gonbidatu berezia eta Gonzalo Echavarria "Pitxuk" Zuberoan argitaratu zuen komiki liburuxka aurkeztu zuen
  • 1991: Erakusketaz gain, Laurent Caudeine zuberotarrak "Erreus de jeunesse" lan aurkeztu zuen.
  • 1992: Lehen aldiz marrazkiak egiteko gai bat proposatu zen: "Sosa"

Napartheid aldizkariko marrazkilarien parte hartzeagatik nabarmendu zen edizio hau. "Marko"k "Orreaga" komiki albuma aurkeztu zuen.

  • 1993: "Paradisua" izan zen jorratutako gaia.

Paxkan Bourgoinek "Saratik Sarara" liburuaren zirriborro eta lehen laginak erakutsi zituen

  • 1993: "irrati-Telebistak" izan ziren hizpide marrazkietan

Janber Iribarneren bi komiki gidoi argitaratu ziren edizio honetarako.

Marrazkirri ospatu eta hilabeteetara, Napartheid aldizkarian separata bat argitaratu zen erakusketako irudiekin.

1995ean "AGRIKULTURA" gaia irauli, aitzurtu eta jorratu zen, ITURRIA frantses egunkari bateko marrazkilari ezaguna parte hartzaileetan zen. "BERTSUZ BERTSU MARRAZ MARRA" laborarien bertsu liburua umore marrazkiz apaindua jendeei agertu zitzaien.

"HAIZU DENA , HAIZU EZ DENA" gaiarekin maraztu zen 1996an, eta HELENE DOLHARE-k ximenki landu "ABERE SOLAS" liburuak arrakasta ukan zuen.

  • 1995: Urrutia marrazkilari umoristikoa izan zen omendua.


Irudigintza ohiko zeregin ez duten eskualdeko herritarrek parte hartu zuten eta hauekin batera hainbat irudigile: Marko Armspach, Asisko, Irene Borda, Alain Pessans, Janber Iribarne, Claude Labat, Paskal Bourgoin, Louis Codine, Helene Dolhare, Irene Berhokohirigoin, Piarres Erdozainzi, Xavier Dupin, lon Lucas, Mixel Dulhost...

"Mattin"-ek aipamen berezia izan zuen edizo honetan eta bere hamar bat marrazki paratu ziren.

Beste jardueren artean, gazteentzako ikastaro bat antolatu zen eta Roger Idiart eta Patricia Etxepare kantariak, Alkat eta Ezponde bertsolariak eta Gil Haran akordeoilariak parte hartu zuten, eta Haize Berri etxeko kideek testuak irakurri zituzten.

  • 2007:otsailaren 23tik martxoaren 24raino egon zen ikusgai erakusketa.

"Heiagora ozenez, goraki luzatzen eta zabaltzen dugu Emil Michel CIORANen adierazpena : “GIZONA, LURRAREN MINBIZIA” Beraz, Ezaxol hutsa bazara, ala alderantziz, lurzale akatsgabea gonbidatzen zaitugu, kolorez edo beltzez, arkatzez, lumaz, pintzelez, markagailuz edo beste edozein lanabesez lurraren alde egitera

20 bat pertsonen marrazkiak ikusi ahal izan ziren erakusketan, egile amateurrak (Janber Iribarne, Alain Pessans, Xabi Lopepe, Eneko Iriart-Arkotxa, Arantxa Idieder...) eta irudigintzan aritzen diren "Marko" Armspach, Asisko Urmeneta, Mikel Duvert, Piarres Erdozaintzi, Jon Manzisidor... Azken urteetan bezala, Donaixtiko Erdozaintzi Etxart ikastegiko ikasleek egindako lanak ere ikusi ahal izan ziren. Gonbidatu berezia Buffalon sortu eta Italian bizi zen Mikel marrazkilaria izan zen.

Peio Gutierrezek «Knossosseko ondarea» komikiaren berri eman zuen. Jon Maia eta Igor Elortza bertsotan eta eta Asisko eta "Marko" irudiginmtzan aritu ziren bat bakotan.

Beñat Bidegainek eta Jean Mari Irigoinek antzerki lan bat egin zuten.