Marrazkirri
Nafarroa Behereko Oztibarreko Izura herrian 1990 urtetik aurrera Haize Berri Kulturetxean antolatu zen umore-marrazki topaketa da Marrazkirri, 2007 urtea bitarte ia 20 urtez antolatu zena eta 2024 urtean berreskuratu dena.
15 urte eta gero, 2024ko otsailean Marrazkirri berriz antolatu da Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean dagoen Larzabale-Arroze-Zibitzen.
- Irulegiko Irratian aurkezpen elkarrizketa Alain Pessans eta Piarres Erdozaintzi Etxartekin eta solasaldia Adur Larrea eta Asiskorekin.
Marrazkirriren jarduera nagusia umore-marrazkien erakusketa bat da, non lurraldetasun mugarik gabe irudigintzan aritzen direnak edo amateurrrak A3 edo A4 formatuko bere marrazki originalak eskaini ditzaketen.
Bota´zank hori! izan da 2024ko edizioko gaia. Lehenik umore-marrazkiak Espelletenia ostatura eroan edo bidali ahal izan ziren eta otsailaren 9tik martxoak 2 bitarte ikusi ahal izango dira: Guztira 100 bat marrazkiz osatu da erakusketa, eta egile batzuk oztibartarrak dira , beste asko Euskal Herri osokoak.
|
---|
Berriak artikulu bat egin zuen ere.
MARRAZKIRRI URTEZ URTE
(Atal hau osatzen ari gara, informaziorik badukezu gehitu zerrendara, milesker!)
Elkarrizketak,erakusketak eta beste hainbat jarduera egiten ziren Marrazkirri ekimenaren baitan.
Euskonews atarian egin zuen Piarres Erdozaintzik 1998 urtea bitarteko topaketen kronika
2007 urtea bitarte 18 topaketa antolatu zituzten.
- 2024: «Bota’zank hori!» da aurtengo gaia
xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
- 1990: Lehen Marrazkirrin Jabner Iribarne izna zen gonbidatu berezia eta Gonzalo Echavarria "Pitxuk" Zuberoan argitaratu zuen komiki liburuxka aurkeztu zuen
- 1991: Erakusketaz gain, Laurent Caudeine zuberotarrak "Erreus de jeunesse" lan aurkeztu zuen.
- 1992: Lehen aldiz marrazkiak egiteko gai bat proposatu zen: "Sosa"
Napartheid aldizkariko marrazkilarien parte hartzeagatik nabarmendu zen edizio hau. "Marko"k "Orreaga" komiki albuma aurkeztu zuen.
- 1993: "Paradisua" izan zen jorratutako gaia.
Paxkan Bourgoinek "Saratik Sarara" liburuaren zirriborro eta lehen laginak erakutsi zituen
- 1994: "irrati-Telebistak" izan ziren hizpide marrazkietan
Janber Iribarneren bi komiki gidoi argitaratu ziren edizio honetarako.
Marrazkirri ospatu eta hilabeteetara, Napartheid aldizkarian separata bat argitaratu zen erakusketako irudiekin.
- 1995: "Agrikultura" izan zen gaia
Frantses egunkarietan lanak argitaratzen zituen "Iturria" marrazkilariak parte hartu zuen. "Bertsuz bertsu marraz marra" umore marrazkiz apaindutako laborarien bertsu liburua aurkeztu zen
Urrutia marrazkilari umoristikoa ere izan zen omendua.
- 1996: "Haizu dena, Haizu ez dena" gaia izan zen erakusketaren ardatza
Helene Dolharek sortutako 'Abere solas' liburua izan zuten hizpide
- 1997: [https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1997-02-14&orria=032&zenb=NHY2WEVZSmg3V0cyQVIxNXdOSVZjQT09 otsailaren 14tik martxoaren de, lon Lucas, Mixel Dulhost...
"Mattin"-ek aipamen berezia izan zuen edizo honetan eta bere hamar bat marrazki paratu ziren.
'Plantu' marrazklilariaren lanak ere ikusi ahal izan ziren.
Beste jardueren artean, gazteentzako ikastaro bat antolatu zen eta Roger Idiart eta Patricia Etxepare kantariak, Alkat eta Ezponde bertsolariak eta Gil Haran akordeoilariak parte hartu zuten, eta Haize Berri etxeko kideek testuak irakurri zituzten.
- 1998: "Historia" izan zen proposatutako gaia
- 1999: 10. urteurrenean "Askatasuna" izanz en erakusketaren gaia.
- 2000: "Habil mundu guztira" izan zen gaia .
- 2001: 'Demokrazia ala lapur-Gezur-krazia' izan zen hautatutako leloa. Marrazkirri antolatzen zen hamabigarren urtea zen eta irudigileek aukeratu zuten gaia antolatzaileek proposatutako 12 gaien artetik.
Pierres Erdozaintzi antolaketa taldeko kidearen arabera "Badugu marrazkilari multzo ttipi-ttipi bat, baina geldiezina; errotak itzuliak ematen ditu , etengabe. Marrazkilari berriak agertzen dira , eta zaharrak desagertu egiten dira. Badira belaunaldi berriak. Iraupenik ez dute ordea.Ene ustez, ez baita bizibiderik marrazkian; Euskal Herrian behintzat. Ez da haien lana bultzatzen. Edo, beharbada, badago beste arrazoirik saihetsean. Ez dakit zuzen zein den arrazoia"
"Gero eta gehiago kolorea erabiltzen dute , Ordenagailua ere sartzen ari da , baina gehienak eskuz eginak dira. Teknika berriak ere nabarmendu dira" 15 egilek hartu zuten parte.
Aurreko urtean zendu zen Dubourdieu Hamikuze-Gaindiko marrazkilaria omendu zuten.
- 2002: Bidea gaitzat hartuta hamabost marrazkilarik hartu zuten parte. Chantal Zuaznabar Haize Berri elkarteko ordezkariak adierazi zuen Donejakue bidea Izuratik pasatzea zela gaia aukeratzeko arrazoia. Hirugarren aldikotz, bertsolariak gonbidatu zituzten, aurtengoan Sustrai Colina eta Amets Arzallus.
- 2003: Komikigile talde batek hartu zuen Marrazkirri antolatzeko ardura.
- 2004: "Arrantza" izan zen gaia, Prestige petroluntziaren hondamendia gogoan.
- 2005: "Ukan ala izan (ametsa)" izan zen gaia eta 30 marrazkilarik hartu zuten parte
Patxi Gallegok sortutako "Pololoak" komikia aurkeztu zen.
- 2006: "Hutsetik hutsera edo zerotik zerora" izan zen gaia Hogeita sei artistek hirurogei bat marrazki eskaini zituzten erakusketarako
Inguruko eskoletako haurrek parte hartu zuten, Jon Manzisidor artistaren argitaragabeko obrak ikusi ahal izan ziren...
Haize Berrik asmo interesgarriak jarri nahi zituen martxan: erakusketa ibiltaria, kanpoko komikigileekin trukaketak...
Xabiroi komiki aldizkaria aurkeztu zen ere
- 2007:otsailaren 23tik martxoaren 24raino egon zen ikusgai erakusketa.
"Heiagora ozenez, goraki luzatzen eta zabaltzen dugu Emil Michel CIORANen adierazpena : “GIZONA, LURRAREN MINBIZIA” Beraz, Ezaxol hutsa bazara, ala alderantziz, lurzale akatsgabea gonbidatzen zaitugu, kolorez edo beltzez, arkatzez, lumaz, pintzelez, markagailuz edo beste edozein lanabesez lurraren alde egitera
20 bat pertsonen marrazkiak ikusi ahal izan ziren erakusketan, egile amateurrak (Janber Iribarne, Alain Pessans, Xabi Lopepe, Eneko Iriart-Arkotxa, Arantxa Idieder...) eta irudigintzan aritzen diren "Marko" Armspach, Asisko Urmeneta, Mikel Duvert, Piarres Erdozaintzi, Jon Manzisidor... Azken urteetan bezala, Donaixtiko Erdozaintzi Etxart ikastegiko ikasleek egindako lanak ere ikusi ahal izan ziren. Gonbidatu berezia Buffalon sortu eta Italian bizi zen Mikel marrazkilaria izan zen.
Peio Gutierrezek «Knossosseko ondarea» komikiaren berri eman zuen. Jon Maia eta Igor Elortza bertsotan eta eta Asisko eta "Marko" irudiginmtzan aritu ziren bat bakotan.
Beñat Bidegainek eta Jean Mari Irigoinek antzerki lan bat egin zuten.