2024

komikipediatik
67.218.224.34 (eztabaida) (2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 06:05, 11 martxoa 2024
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
02 OTSAILA
Glt3.jpg
Girls' Last Tour 3 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
02 OTSAILA
Biga6 EUS.jpg
Biga 6. Arrosa koloreko bizitza
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2019 Avni 6(Milan editeur)
03 MARTXOA
Ahizpak 7.jpg
Zu zara nire eguzki errea!
Ahizpak Saila 7
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Frantsesez jatorrizkoa / Bakun itzulpen zerbitzuak 2012 Les Sisters 7 'Mon coup d'soleil, c'est toi ' Bamboo Édition
02 OTSAILA
Erretratu odoltsua Komikia.jpg
Wanted: Erretratu odoltsua Harriet Ediciones David Boriau Steven Dhondt Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023/07 Wanted, portrait de sang (Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
MARTXOA
Bubu eta haren lagunak.jpg
Bubu eta haren lagunak A fin de cuentos Jatorrizkoa frantsesez 2022 'Boubou et ses amis', Biscoto argitaletxea

KOMIKIGINTZA 2024 URTEKO LEHEN HILABETEETAN

MARRAZKIRRI 2024 ERAKUSKETA
Marrazkirri 2024.jpg
Marrazkirriren jarduera nagusia umore-marrazkien erakusketa bat da, non lurraldetasun mugarik gabe irudigintzan aritzen direnak edo amateurrrak A3 edo A4 formatuko bere marrazki originalak eskaini ditzaketen.

Bota´zank hori! izan da 2024ko edizioko gaia.

Lehenik umore-marrazkiak Espelletenia ostatura eroan edo bidali ahal izan ziren eta otsailaren 9tik martxoak 2 bitarte ikusi ahal izango dira: Guztira 100 bat marrazkiz osatu da erakusketa, eta egile batzuk oztibartarrak dira , beste asko Euskal Herri osokoak.

Otsailaren 9an gaualdia antolatu zen: Margolaritza, musika eta bertsularitza jadueretaz gozatu ahal izan zen eta bertan afaltzeko aukera egon zen.

GEURETIK SORTUAK ETA KOMIKIGINTZA

KOMIKI ERAKUSKETAK

BERA-n burutu da jada.
SARA: Otsailak 3 - 9
URRUÑA: Otsailak 10 - 11
BERGARA: Otsailak 12 - 16
AMASA-VILLABONA: Otsailak 23 - Martxoak 8
USURBIL: Otsailak 23 - martxoak 1
LEITZA: Martxoak 12 - 19
BERASTEGI: Martxoak 20 - 29
ZUMAIA: Martxoak 29tik aurrera

SOLASALDIAK

Urtarrilak 26ean ospatu zen Beran Aritz Ibarrarekin
Otsailaren 9an parte hartu zuen Aritz Ibarrak Urruñako aurkezpenean
Otsailaren 9an Bergaran Kotetok hartu nzuen parte aurkezpenean
Otsailak 23: Amasa-Villabonan Eñaut Aiertzaguena
Otsailak 23: Usurbilen "Mattin"
Martxoak 15: Leitzan unai Gaztelumendi


ANTSOAIN KOMIKI BOOM
Antsoain komiki 2024.jpg
otsailaren 19tik martxoak 1 bitarte hitzaldiak, komiki aurkezpenak, filmak, erakusketa, komiki bermuta... Euskaraz sortutako komikigintzan aritzen diren egile hauek: Axpi, Asisko, Julen Ribas eta Yurre Ugarte... eta baita Cesar Oroz, Andrea Ganuza, Roberta Vázquez, Ángela FK-ren Mierdiaria erakusketa...

Josean Morlesín Melladok Correo taldeko hedabidetan 'Komiki biografikoen sortze prozesuaren zokoak' artikulua argitaratu du, bost euskal komikigileren gogoetak jasota:

  • Dani Fano ('Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak', 'Sasi artean Elgeta', azken hau Koldo Izagirre eta Garluk Agirrerekin egina)
  • Joseba Larratxe ('Ni ez naiz Mikel Laboa', Unai Iturriaga eta Harkaitz Canoren gidoiarekin)
  • Adur Larrea ('Gabriel Aresti biografikoa', 'Antzara eguna' Harkaitz Canoren gidoiarekin)
  • Laida Ruiz ('Elur gorrituaren egunak', Amaia Telleriaren gidoiarekin)
  • Asisko Urmeneta ('Gora Euskal Herrientsak!', 'Aztihitza - Xahoren biografikoa').


Sustrai Colinak 7K aldizkarirako egunkari eta aldizkarierako zintagintzari buruzko artikulua egin du.

2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK

TUPUST KOLEKTIBOAREN HIRUGARREN ANTOLOGIA 'GU'

TUPUST AZUL.webp

2023ko udazkenean Bilboko 'La Sinsorga' kulturgune feministak antolatutako irakurketa txoko feministaren baitan Irati Eguren, Ainara Azpiazu "Axpi"-k jakinarazi zuten 2024ko udaberrian argitaratuko dela Tupust! Kolektiboaren 3 antologia.Pikara Magazinek jaso zituen bi sortzaileen hitzak


HARRIET EDICIONES

Harriet Ediciones logo.jpg

Otsailean Komikigitza franko-belgiar ildoko album berri bat behintzat argitaratuko da.

Adi egon Argitaletxearen webguneari

Segur aski 2024 urtean zehar argitaratuko da ere Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat BETI BERDIN Tabernan' istorioa.

A FIN DE CUENTOS

Afindecuentos logo.png

Bilboko A fin de cuentos argitaletxeak 2022 urtean Isabella Cieli/Noémí Marsily sortzaileen Memet komikia argitaratu zuten,. eta 2024 urtean frantziar estatuan bizi den Yoon-Sun_Park korearraren komiki bat argitaratuko du, adi argitaletxearen webgune eta sare sozialei.





CESAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA

Mintzoa oroz.jpg

Mintzoa argitaletxeak eta Cesar Orozek akordioa egin dute Nafarroako historiari buruz gutxienez 5 bat komiki liburu argitaratzeko.

2023 urtean argitaratu zen 'Zirt Zart Nafarroan : Noaingo Bataila 1521' komikia argitaratu zen eta hurrengo alea 2024 edo 2025 urtean argitaratuko litzateke.




MANGA EUSKARAZ

Kabe.jpg

Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 4 manga serie ezberdin argitaratu ditu jada.

'Girls last Tour' seriearen 3. liburukia argitaratu da otsailean: 'Dinosan' sailarekin batera zabalik dirauten sailak dira eta segur aski 2024 udaberritik aurrera iritsiko dira liburutegi eta liburu-dendetara ale berriak.

Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.   

2024a urteko nobedadeen artean, Europan argitaratu gabe dagoen Tomomi Usuiren 'Otaku bat jainko lanetan' kaleratuko da; 'Change the world' argitaratzeko asmoa ere badu Harrietek, guztira 5 alez osatutako seriea.

Mangaberri webgunean orain arte euskaraz argitaratu diren manga komikien zerrenda osatu dute eta argitaratzea espero diren beste lan batzuen berri eman dute.

IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK

Martxoan Idefix eta menderakaitzak sailaren 3. komikia argitaratuko da, Maddalen Arzallus itzultzailearen eskutik, euskara egokitutako izenburu ederra duena: Luteziako bizitzia.4. zenbakia,'Menderakaitzen zirkua' hilabete berean edo aurki argitaratuko da ere.telebista sail propioa duen Idefix txakurrari buruzko 6 komiki inguru argitaratu dira jada frantziar Estatuan


AHIZPAK SAILA

Hachettek 'Ahizpak' sailaren 7. zenbakia jarriko du salgai aurki.

24 ORDU SAILA

Ttarttalo argitaletxeak "24 ordu oihanean " komikia plazaratuko du aurki, sailaren 3. zenbakia.

ERROAK SAILA 3: ITSASOA

Amaya Echevarriaren ideia eta gidoietan oinarrituta eta Tiago Battesti irudigilearekin elkarlanean, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara Erroak saileko lehen liburukia, 'Ilargiaren orrazia'; bigarrena, Gizotso, 2023 urtean plazaratu zen eta 2024 urterako argitaratu nahi dute Itsasoa, sailaren 3. alea. Guztira 2028 urtera bitarte, urtez urte ale bat argitaratuta, 7 liburukiz osatutako saga osatu nahi dute.

Amaia eta Tiagoz gain, koloreztatze lanetan Chistophe Leon gehituko da lantaldera, Nahia Zubeldiak itzultzen ditu lanak frantsesetik eusrara, eta lantaldean Peio Lataste aritzen da zuzendari artistiko lanetan eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratzen da.

Autoedizioa eta "Crowfunding" finantziaketa sistema dira egitasmo honen ezaugarri bereziak.

XABIROI ALDIZKARIA

Xabiroi.jpg

Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.

4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.

Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.