William

komikipediatik
46.222.95.177 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 11:41, 11 martxoa 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Bedetheque atariaren arabera William Maury, frantziar Estatuko Millauen 1969 urtean jaiotako komikigilea da.

Gaztetatik hasi zen komikigintzan bere kaxa ikasiz eta sortuz: bere herrialdeko aldizkarietako argitaratu zituen lehen lanak, besteren artean Magret komisarioaren komiki zinta gastronomiko umoristikoak.

Aveyron BD aldizkarian agertu zen bere lehen istorioa, 'Alban de Montcausson' komiki historikoa, Philippe Ajalbert bere lagunaren gidoiaz.


2004 urtean William Georges Lautner zinegilearekin lankidetzan hasi zen, 'Baraka' komiki polizialen sailean. Koloreztatze lanetan aritzen zen ere beste egile batzuentzat.

2006 urtean Williamek Wendy eta Marina bere alaben bizipenak oinarri hartuta weblog batean txuribeltzezko zinta batzuk argitaratzen hasi zen: abiapuntu horretatik, Christophe Cazenove gidoilariarekin 'Les Sisters' saila argitaratzen hasi zen 2008tik aurrera, eta urte askotan luzatuko zen serie arrakastatsua sortu zuten, telebistara ere iritsi zena. Lankidetzari jarraipena emanez, 'Tizombi' eta 'Wat' sailak ere sortu dituzte Élodie Jacquemoire koloristarekin.

Egilearen webgunea


Ahizpak Saila
2022
Ahizpak 1.jpg

Ezinbestean, ahizpak...

2022
Ahizpak 2.jpg

Ahizpak gure estiloan

2023 03 MARTXOA
Ahizpak komikia 3.jpg

Bera hasi da

2023 03 MARTXOA
Ahizpak 4 ikaragarria da.jpg

Ikaragarria da

2023 10 URRIA
Ahizpak 5.jpg

A zer muturra!

2023 10 URRIA
Ahizpak 6.jpg

Wendy, maiteminduta

2024 03 MARTXOA
Ahizpak 7.jpg

Zu zara nire eguzki errea

JATORRIZKO HIZKUNTZA
HERRIALDEA
EUSKARAZKO BERTSIOAREN
ARGITARATZAILEA
GIDOIA MARRAZKIAK ITZULTZAILEA JATORRIZKOA
Frantsesez
2080tik 2022 bitarte
17 alez osatzen da Saila.
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Miren Garate / Bakun itzulpen zerbitzuak Bamboo Édition