Emma Arestegui

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Emma Arestegui Hazpandarra komunikazioaren arloan lan egiten du eta idazle ere aritu izan da.

Kanboko Xalbador Kolegioko ikasle zelarik, 2005 urtean R. M. Azkue Literatur Sarietan Bigarren Saria jaso zuen.

Paris-Sorbonne unibertsitatean egin zituen ikasketak, itzulpengintzan aritua da eta batez ere komunikazio arloko arduradun hainbat ekimen eta enpresatan, Paris eta Euskal Herrian.

KOMIKIGINTZA

2021 urtean Elkar EKE-k sustatutako literatur bekak komiki proiektuak diruz laguntzea izan zuen helburu: Maialen eta Emma Arestegui ahizpek asteburu oso bat hartu zuten elkarrekin gaia eta komikiaren ardatz nagusiak zehazten, eta Beka irabazi ez arren, Elkarrek proiektua oso interesgarria zela uste zuen eta bi Aresteguitarrei komikia argitaratzeko aukera eskaini zien.

COVID19 gaitza zabaldu zen garaian estatuek konfinamenduak ezarri zituzten eta Aresteguitarrek epe horretan gazte baten bizipenan kontatzeko erabakia hartu zuten: Xan Euskal Herritik kanpo ikasten ari da hiri handi batean eta Euskal Herrira itzuli beharko da, amaren etxera.

Bakardade uneak, familiarekin eta lagunekin bizitzen dituenak tartekatzen dira, Xan dudaz gainezka dabil... komiki honetan Maialen eta Emma egileen aburuz "galderak pausatzea erantzunak aurkitzea baino inportanteagoa da"

2023ko abenduaren 1ean Baionan aurkeztu zen komikia eta ondoren Durangoko azokan.

2024ko martxoaren 26 France Bleu Pays Basque Irratian elkarrizketatu zituzten Emma eta Maialen Arestegui.

Ondoren Senpereko ATXIK "Arno eta liburu konprometituen Azokan" parte hartu dute, haur eta gazteentzako ikastro bat eskainiz eta Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu dute 'Xan'.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKOAREN URTEA
2023 12 ABENDUA
Xan.jpg
Xan Elkar Emma Arestegui Maialen Arestegui 2023