Miren Agur Meabe
Miren Agur Meabe Plaza 1962 urtean Lekeition jaiotako idazlea da. Komikigintzari dagokionez, hainbat komikiren itzulpenak egin ditu.
Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen.
Wikipediaren arabera Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren.
Bere lehen lana 1986an eman zuen argitara, ipuingintzaren arloan kokatzen den 'Uneka... Gaba'.Ondoren, poesian murgildu zen eta arlo horretan hainbat sari jaso ditu. 2001 urtetik aurrera Haur eta gazte literaturan ere jardun du, eta horietatik hiruk irabazi dute Euskadi Saria.
Liburu horietako batzuen katalanezko, gaztelaniazko eta galizierazko bertsioak ere aurkitzen dira.
Wikipedian zerrendatu dituzte bere lanak.
Itzulpengintzan ere aritzen da.
2006. urtetik euskaltzain urgazlea da eta 2022. urtetik euskaltzain oso.